Bilatu blogean

2024(e)ko maiatzaren 25(a), larunbata

ORENDAINGO TOPAKETAK 2024

Joan zen maiatzaren 23an, ohitura den bezala, lh5 eta 6. mailako ikasleek Orendainera joan ziren egun pasa. Topaketa hauen arrazoia, datorren ikasturtean Alegiko institutoan elkarrekin egongo diren ikasleek elkar ezagutzea da. Hau da, Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Altzo eta Ikaztegietako lh 6. mailako ikasleek.

Goizeko 9:30etan abiatu ginen Ikaztegietatik eta ordubete inguruan Orendainen ginen. Jolasak 11:30etan hasten ziren, beraz aurretik hamaiketakoa hartzeko denbora izan genuen. Jolasak amaitu ondoren elkarrekin bazkaldu eta jolasean jarraitzeko aukera izan genuen. Jolas libre hauetan, futbola eta pilota izan ziren nagusitu ziren jolasak, baina ez ziren bakarrak izan.

Azkenik, hirurak aldera, egun zoragarri honi amaiera eman eta talde bakoitzak bere eskolara itzultzeko bidea hartu zuen.

ARGAZKIAK

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina