BARRIA
Aurtengoan ere, iritsi da horren
gogoz eta urduritasunez itxaroten dugun data. Ikasturte honetan, BARRIAko aterpetxean izan gara apirilaren 29a eta 30a. Modu borobilean amaitu dugu hila, bai horixe! Eta gure ikasle den Aner
Ipentzak, gure moduan, sekula ere ahaztuko ez duena, bere 11. urtemuga bertan
igaro zuenekoa.
Ekintza
berezia izan ohi da irakasle zein ikasleontzat ikasturtero lo egitera joaten garenekoa. Baina
aurretiko urduritasun eta lo faltak merezi izan duelakoan gaude. Askotan, egunerokoak ez diren ekintza berezi hauek gure barrenak astintzen dituelako,
gauza politak ere, urduri jartzen gaituztelako, espero duguna eta izango denaren
arteko buru nahasmenduak alegia. Azken gaua etxean pasa, eta goizean autobusa
hartu eta guraso eta anai-arrebak agurtu orduko askotan pasatzen dena.
Oraingoan,
azken urteetan ez bezala, kostatik urrundu eta barnealdera jo dugu. Barnealdekoak
izanda, jakin badakigulako itsasoa urrunxeago izanda ere, gureak ere baduela bere
xarma, BARRIAk ere eskaini diguna. Paraje ederrak, inguruko lasaitasuna, herri
txikien xarma …
Mila
esker, esperientzia polit hau posible izatea egin duzuen guztioi: Barriako
aterpetxeko arduradunak, sukaldariak, Tolosaldea Bus, ikasle, irakasle eta
gurasoak.
Hitzek
diotena baino, irudiek gehiago esan eta islatzen dutenez, jarraian bertan
bizitako guztia argazkien bidez goza dezazuela!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina