Maiatzaren 10a, ostirala
Aurtengo gure ikastetxeko proiektua dela eta (nondik gatoz, nora goazen), Laboratorium musea bisitatzea joan gara eta bertan, zientziak historian zehar izandako eraldaketak ikusi ditugu alde batetik, eta bestetik, sukaldaritza eta zientzia uztartzen dituen tailerra egin dugu.
Sukaldaritza-zientzia tailerran, bi esperimentu egin ditugu; bata, sumendia, mistol eta ozpina nahasi eta ondoren, bikarbonatoa botaz lortzen dena; eta bigarrena, plastilina moduko bat egin dugu: harti irina + ura (kolorantearekin nahasita egon behar du aurretik) nahastuz lortzen dena.
Ondoren, museotik 5-10 minutura dagoen parke eder batean bazkaldu dugu eta bertan jolasten ibili gara, eta handi denbora batera bueltarako autobusa hartu dugu.
Oso egun polita eta interesgarria izan da eta oso ongi pasatu dugu, gainera eguraldi paregabea egin du, ezin gara kexatu!
Hemen azpian dituzue egun zoragarri honetako argazkiak!!
Argazkiak nun daude?
ErantzunEzabatu