Bilatu blogean

2024(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

DENBORAREN MAKINA

 

Azken asteetan martxoaren 21a gorriz margotutako eguna izan da eskolako egutegian. Ikasturteko egun seinalatuenetako bat delako gurean, Nolega eguna deritzona, Ikaztegietako frontoia antzoki bihurtzen dugun eguna, alegia. Eta aurten ere urduritasuna eta ilusioa nahastu dira gure emanaldiaren prestaketan baina pena merezi izan du. Eskolako familiek eta lagunek gu ikusteko frontoia ezezik gure bihotzak ere bete dituztelako. Eskerrik asko!

 


 

 

Ohiturari jarraituz, irudimena martxan jarri dugu, ikasturtean zehar lantzen ari garen proiektuari antzezlan forma emateko. Eta horretarako nondik gatoz eta nora goaz galdera ideien makinan sartu dugu. Edo hobeto esanda, gizakia gizaki izan den garai desberdinetara bidaiatzeko denboraren makina sortu dugu. Bai, H.G. Wells idazlearen Denboraren makina deritzon istorioari Ikaztegietako ukitua eman diogu! Emaitza zirraragarria izan da baina, batez ere oso ondo pasa dugu! 

 

Ganbara batean gertatu da. Etxeko traste zaharren artean genbilela, bat batean, zapi handi batekin estalita zegoen tramankulu handi bat azaldu zaigu eta denboran bidaiatzea posible egiten zuen makina zela konturatu gara.


 

Ezin genuen sinetsi! Lehenbiziko botoia sakatu eta Egiptora abiatu gara! Bai, benetan diogu. Egiptora! Palmondoak eta esfingeak agertu zaizkigu orduan eta baita Kleopatra bera ere. Nilo ibaiaren ertzean geratuko ginateke betirako Egiptoko erreginari begira!  

 



 

Baina, bidaia gehiagoren gose ginen eta beste botoi bat sakatu dugu eta oraingoan Historiaurrean agertu gara. Kobazuloak bihurtu dira gure babesleku eta ehiza gure sostengu. Hartu ditugu makilak, utzi ditugu beldurrak haitzuloan eta mamuta ehizatzeko grinak egin du guztia. Nolako afari goxoa prestatu dugun suaren inguruan! 

 


 

Eta beste botoi hau sakatzen badugu zer gertatuko da? Gure buruari galdera hau egin diogunerako Erroman azaldu gara eta Ludus Magnus gladiadore eskolan egin dugu sarrera. Bertan gladiadoreak entrenatzen ikusi ditugu eta emakumezko gladiadore baten borroka ausartaren testigu izan gara. Julio Cesarrek ezpata bat eman dio bere indarrari omenaldia eginez. Zergatik ezin da, ba, neska bat gladiadore izan?

 



 

Galdera hori eztabaidatzen ari ginela egin dugu berriro denboran bidaia eta Erdi Aroan topatu dugu gure burua. Zaldunak desfile bat egin du eta aparteko kalejira dibertigarrian parte hartu dugu. Nolako abentura! Nolako musika polita entzun duguna! Gaztelu batetara iritsi behar ginela iruditu zaigu momentu batez!

 



 

Baina gure irudimena bete-betean kolpatu duen eszena azkena izan da. Etorkizunera egin baidugu bidaia! Bai, bai, ondo entzun duzue! Etorkizunera! Robotez eta makinaz betetako gizarte batean azaldu gara eta gris kolorea zen nagusi. Ez zaigu batera gustatu gure burua bertan imajinatzea. Pertsonengan pentsatzen duen gizarte bat nahi dugula adostu dugu: koloretsua, anitza, ingurugiroarekin harmonian bizi dena. 


 

Gure ganbara berezi honetan ideia horien alde borrokatzeko gogoak gainezka egin digu! Bai horixe! Batu zaitez gure ametsera! Abestuz eta dantzatuz irudikatu dugun gure etorkizuneko Ikaztegieta ederrera! 

 


Eskerrik asko irudimenaren festa hau posible egin duzuen guraso, Udaleko nahiz herriko lagun guztioi! 

 

 



ARGAZKIAK






KORRIKA TXIKIA

 




GORA KORRIKA!!!!!

 

“Harro herri” da aurtengo Korrikaren goiburua. Milaka lagun parte hartzen ari dira martxoaren 14an Irundik abiatu zenetik. 

 

Harro gaude, euskaldunak garelako.  

Harro gaude, Ikaztegietako eskola euskaldunean ikasten dugulako. 

Harro gaude, Ikaztegieta herri anitza, euskalduna delako. 

 

Euskara beste bospasei hizkuntzekin batera bizi da gure herrian. A ze aberastasuna, a ze zortea geurea!! 

 

-maitatu, jolastu, amestu, ikasi dezagun euskaraz. 

 

-azterketak euskaraz. 

 

 

Korrika, euskararen aldeko aldarria harrotasunez kalera ateratzeko momentua da. Gorputza euskaraz eta euskararen alde astintzeko momentua. 

 

Korrikak agerian uzten du herri honek zenbat maite duen euskara.  

 

Herri euskalduna ez da hutsetik sortua izan. Euskara baso ezkutu eta ilunetan egon zen urte luzez, itzalpean, toki laiotzean, etxeko sukaldetik ateratzeko beldurrez. Baita Ikaztegietan ere.  

 

Baina, askoren izerdiari esker, ausardiari esker eta musu-truk egindako lanari esker, ilunpetik atera eta eguteran egotera pasatu zen euskara. Eta gaur egun, gurea den Ikaztegietako eskolan euskarak hartu zuen zegokion lekua. 

 

 

ESKERTZA 

 

Hortaz, eskerrak eman beharrean gara. 

 

-Lehenik eta behin, eskerrak azken mende erdian ezkutuko lan hori egin duzuen ikaztegietar guztioi, zuek emandako bultzadari esker baikara euskaldunak ondoren sortu garenak eta zuen lanari esker baitugu euskara hutsean ikas daitekeen eskola.  

 

-Eskerrak, baita ere, gure irakasleei, jangelako begiraleei… trabaz traba, eta sarritan beharko zenituzketen baliabide guztiak esku-artean ez eduki arren, klaseak euskaraz ematen dizkiguzuelako… irribarrrez, umoretsu, maitasunez beti. 

 

 

-Eskerrak, amaren sabeletik euskaraz jaio eta hezitako gure guraso euskaradunei… harro gaude euskaraz egin diguzuelako zuen zilbor-hestetik askatu ginenetik.  

 

-Eskerrik asko beste hitz-soinu-ahoskera batzuekin hazi zareten eta bizi zareten gure gurasoei ere… euskaraz hitz bat bera ere jakin gabe, gu ikasketak euskaraz egiteko bidean jartzeko erabakia hartu duzuelako, etxeko hizkuntza bazterrean utzi gabe. 

 

 

-Eskerrak herriko Udalari eta beste eragile guztioi, dagokizuen tokietan euskara lehenesteagatik eta horren aldeko politikak bultzatzeagatik.  

 

 

 

IZAN ZAITEZTE EREDU 

 

Orain arteko bidea erraza izan ez den bezala, datorrena ere ez da erraza izango. Gizartea aldatzen ari da, eta aldaketa horietara egokitu beharra daukate hizkuntzek. Zer esanik ez, euskarak. Erronka handiak ditugu aurrean.  

 

Gure aurreko ikaztegietarrek egindako lana alferrikakoa izan ez dadin, egin dezagun arraun guztiok batera norabide berean, etorkizuneko ikaztegietarrak ere euskaldunak izan daitezen. 

 

Horrexegatik eskatzen dizuegu guraso, irakasle eta herritarrei… izan zaitezte guretzat eredu, izan zaitezte aho-biziak egunero, egiguzue beti euskaraz! Aurreneko hitza, beti, euskaraz! 

 

Gure bitartez jasoko dute ondorengoek euskara. A ze ardura, a ze erronka gurea! 

 

 

 

 

Izan gaitezen aho biziak egunero, astindu dezagun mingaina euskaraz....erabil dezagun euskara dakitenekin eta baita ez dakitenekin ere, bakoitzari dagokion mailan... erakuts diezaiegun ze polita eta erraza den gure hizkuntza.  

 

Segitu dezagun Ikaztegietan euskaraz bizitzen! 

 

-Gora Ikaztegieta euskalduna! 

-Gora Korrika! 

-Gora euskara! 

 

-Bihar denok Korrikan parte hartzera!!! 


ARGAZKIAK

2024(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

UGANERA IRTEERA

 AURREKO OSTIRALEAN UGANERA IRTEERA EGIN GENUEN. GOIZEKO 9ETAN ESKOLATIK ATERA GINEN ETA TXIKIAK HAUNDIEKIN ESKUTIK HARTUTA JOAN GINEN BIDE OSOAN. UGANEAN SAGARDOA NOLA EGITEN DEN IKUSI GENUEN. GERO ARKUMEAK IKUSI GENITUEN ETA HARTU GENITUEN. ARRAINAK ERE IKUSI GENITUEN. HAMAIKETAKOA JAN GENUEN, JOLASEAN IBILI GINEN ETA ESKOLARA ITZULI GINEN. 


ARGAZKIAK IKUSI

2024(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

GURE ESPERIMENTU ETA ASMAKUNTZAK

Historian zehar izan diren asmakuntzen inguruan gauza asko ikasi ditugu 1. eta 2.mailako ikasleok. Asmakuntza bakoitzarekin esperimentu bat egin dugu gainera. 

GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?

Suaren asmakuntza
Suaren asmakunza  oso inportantea izan zen pertsonentzat. Janaria egiteko, berotzeko... Lehen gizakiak kasualitatez lortu zuen baina nola lortu zuten pentsatu eta hurrengo alditan sua lortzeko saiakerak egin zituzten.

Guk ere esperimentu batzuk egin genituen suarekin.


Gurpilaren asmakuntzaGizakiak asmatu zuen lehenengo gurpila harrizkoa zen. Gero, egurrezkoa egitea lortu zuten. Horrela pixkanaka gero eta gurpila modernoagoak egiten hasi ziren.

Ikusi, ikusi:


Guk ere, gurpila duten eraikuntzak egin ditugu.


Bonbillaren asmakuntza

Esaten  zuten   Edisonek  asmatu zuela bonbilla baina Heinrich Goebel izan zen lehenago argia piztea lortu zuena.

Guk ere lortu genuen  esperimentu  baten bidez bonbilla bat piztea.. Horretarako bonbilla  pila eta  kablea erabili genituen.

Telefonoaren asmakuntza
Meucci     izeneko  gizon pobre batek asmatu   zuen      lehen  telefonoa    baina   hiru urtetan   
bakarrik lortu zuen telefonoa   manterntzea. Beranduago Graham   Bel-ek ere lortu zuenez telefonoa egitea, denek pentsatzen dute  bera  izan zela telefonoaren asmatzailea.

Guk ere sortu dugu gure telefonoa.

 


2024(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

Otmane eskolara

 Otmane Badadiren aita eskolara etorri zen bera gaztea zenean Saharan aurkitu zituen harriei buruz kontatzera. Eskerrik asko Otmane etortzeagatik eta hain harri baliotsuak erakusteagatik.

ikusi argazkiak








Maider eskolan

   Maider Hodei eta Enararen ama eskolara etorri zen bere amona eta aitonaren txikitako kontuak essatera. Aspaldi aspaldi oso desberdina zen dena. Eskerrik asko Maider!!



2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

Egyptian cartouche

Friday 29th february
Last day we made a cartouche. A cartouche is an oval frame with the Egyptian Royal family name as a text.We wrote our names on it.


In this picture you can see Anartz and Arantxa painting the cartouche...


In this other picture Ariadna and Jare are painting their cartouche...



We needed these materials:
- Some clay
- Some paint
- A wooden stick
- Some rope
- Newspaper
Do you like our handcraft???😁😏💥😎💀👀👍👻😒👽😖💩
 

2024(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

MANURI AGURRA


 

GAUR MAANURI AGUR ESATEA TOKATU ZAIGU


FALTAN  BOTAKO DEGU


ETORIBXITAN


MAITE ZAIUGU


SORTE ON ORDIZIN 


GORE LAGUNAA IZNGO SARDA BETI


MUXU BAT


AUPA MANU


ASKO GOGORATUKO GAN ZUTAZ