Historian zehar izan diren asmakuntzen inguruan gauza asko ikasi ditugu 1. eta 2.mailako ikasleok. Asmakuntza bakoitzarekin esperimentu bat egin dugu gainera.
GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?
Suaren asmakuntza
Suaren asmakunza oso inportantea izan zen pertsonentzat. Janaria egiteko, berotzeko... Lehen gizakiak kasualitatez lortu zuen baina nola lortu zuten pentsatu eta hurrengo alditan sua lortzeko saiakerak egin zituzten.
Guk ere esperimentu batzuk egin genituen suarekin.
Gurpilaren asmakuntzaGizakiak asmatu zuen lehenengo gurpila harrizkoa zen. Gero, egurrezkoa egitea lortu zuten. Horrela pixkanaka gero eta gurpila modernoagoak egiten hasi ziren.
Ikusi, ikusi:
Guk ere, gurpila duten eraikuntzak egin ditugu.
Esaten zuten Edisonek asmatu zuela bonbilla baina Heinrich Goebel izan zen lehenago argia piztea lortu zuena.
Guk ere lortu genuen esperimentu baten bidez bonbilla bat piztea.. Horretarako bonbilla pila eta kablea erabili genituen.
Telefonoaren asmakuntza
Meucci izeneko gizon pobre batek asmatu zuen lehen telefonoa baina hiru urtetan bakarrik lortu zuen telefonoa manterntzea. Beranduago Graham Bel-ek ere lortu zuenez telefonoa egitea, denek pentsatzen dute bera izan zela telefonoaren asmatzailea.
Guk ere sortu dugu gure telefonoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina