Bilatu blogean

2024(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

OSTEGUN GIZENA 24

Aurten ere umorea, imajinazioa eta festarako gogoa ekarri ditugu eskolara! 

 

Txilaba koloretsuak, txaranga musikaren oihartzuna eta txistorra usaina izan dira  2024ko Ostegun Gizeneko protagonistak! 


 

Hau izan da ondo pasatzeko gure egitaraua! Azazkalak margotu ditugu, mahai-jokoan aritu gara, gure pertsonaia gustokoen karetak sortu ditugu. Baina batez ere, festa giroan igaro dugu goiza. 




 

Gure balkoia globoz atondu dugu ospakizunerako, sormenerako eta algararako gonbita luzatuz. 

 

6. mailakoek pregoia irakurri ostean txupina bota dute! Aurten, gainera, txupinek benetan eztanda egin dute konfeti festa eraginez. 


 

 

Gurasoen zein herritarren bisitak izan ditugu eta gure dantzaldia ikusi dute (eta baita kalejiran parte hartu ere) txistorra ogitartekoa jan ostean. Zein sukaldari trebeak diren gure ikasle zaharrenak! 

 


 



 

Eta amaieran buruhandiek txantxarako eta korrikarako grina piztu dute herriko plazan! Bai festa borobila! Mila esker gure eskolara hurbildu zaretenoi!  


 

Gure egunerokotik irtetzea da mozorrorik onena! Eraman beti zuen pailazo sudurrak patrikan zein bizitzan! Gora Inauteuriak! Ondo pasa! 

 


ARGAZKIAK 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina