Bilatu blogean

2024(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA ERE SAHARAREKIN BAT






"Tolosaldea Sahararekin" elkarteak herri sahararrari laguntzen dion elkarte bat da. 

Bi urtetik behin kamioi bat bidaltzen da Tolosaldeatik, bertako herritarrek behar dituzten elikagai eta eskola materialekin laguntzeko asmoz. Helburua, kamioia ahalik eta  beteen ematea da noski, eta horretarako, Tolosaldeako herritarrei eskatzen zaie laguntza.

Ikastetxetik  gure laguntza eskaintzea erabaki dugu aurtengoan ere. Nola Ez!!!

Horregatik, urtarrilaren 18tik oitsailaren 2ra bitartean guk ere egin dugu gure bilketa. 


Zer nolako familia eskuzabalak ditugun!! Mila esker zuen laguntzagatik!!!


BAIETZ  KAMIOIA BETE ....






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina