Bilatu blogean

2022(e)ko irailaren 26(a), astelehena

Uganeko irteera

 Irailak 22, 

Elkar ezagutzeko aukera paregabea izan dugu gaur, egindako irteeran. Eguzkia lagun, asko disfrutatu dugu. Ohitura onak berreskuratuz, talde anitzetan, bikoteka...joan gara. Uganen, hamaiketako goxoa egin, eta hango bizilagunekin hitz egiteko parada ere izan dugu.



Bueltan, kiroldegian gelditu gara jolasten eta hortik, eskolara!!!




2022(e)ko irailaren 8(a), osteguna

DENOK MARTXAN DAGOENEKO!

 
Udako oporren amaiera iritsi den arren, malkorik ez, irri eta besarkada artean eman diogu hasiera ikasturte berri honi. Denon aurpegiak ikusiaz, inolako mugarik gabe.... ederra izan da eroritako hortzak ikustea, hartutako kolpetxoak, baita tristurak eta penak besarkadaz eta muxuz goxatzea..
 
Itxura paregabea du ikasturte honek!
 
HAS GAITEZEN BADA! 

Gaurko argazkiak ikusi nahi? Egin klik!

 

2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

ANIMALIAK

 
 
 

Ikasleek merezitako oporrak hartu badituzte ere, Haur Hezkuntzakoak azkeneko egunerarte lan eta lan aritu ziren. Bideoa bukatzeko egun bat edo beste behar izan badugu ere, hemen duzue emaitza. 

Bi zatitan dago banatua bideoa, luzeegia baitzen osorik igotzeko! Familien gunean duzue osorik eta kalitate hobean ikusgai.

2022(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

AZKEN EGUNA

Bukatu da bukatu da...

Baina bukatzeko, egun ederra bizi izan genuen atzo!

Pilota txapelketako finalak jokatu genuen, parte hartzaileei dominak banatu genizkien, oihalarekin jolastu ginen, LH 6ko ikasleei oroigarriak banatu zitzaizkien... eta noski, elkar agutzeko eta emozioak azaleratzeko tartea ere izan genuen. 

Uda bikaina pasa denak eta datorren ikasturterarte!!!
















Argazki gehiago ikusgai behean:

Oihalarekin jolasten

Pilota txapelketa