Bilatu blogean

2025(e)ko irailaren 5(a), ostirala

ESTREINALDIA!

 



Iritsi da emozioz beteriko goiza! Eskolako lehen eguna! Batzuk urduri, beste batzuk hizlari baina batez ere, lagunak ikusteko gogoz etorri zarete! Betikoei eta berriei, ongi etorri zuen eskolara! 

Eta nola hasi dugu ikasturtea? Jolasten! Ez al da, ba, jolasa oso zeregin serioa? Pentsamendu hau aitzakia  hartuta iritzi desberdinak jaso ditugu patioan jolasari buruz. 

Jolasa orokorrean gozatzeko zerbait dela zioten elkarrizketatu ditugun lagun guztiek. Zer izan behar ote du jolas batek ona izateko? Batzuek zioten mugimendua izatea ezinbesteakoa dela, beste batzuek dibertigarria izatea edo lagunak egin ahal izateko aukerak eskeintzea. 

Jolas batean onartezina zer den galderari denek antzeko erantzuna eman diote: jolasa ez da benetako jolasa tranpak, jarrera itsusiak edo isekak badaude. 

Oso iritzi interesgarriak piztu dira jolasten gaudenean denbora azkarrago igarotzen dela aipatu dugunean. Zergatik gertatzen da hau? "Lagunekin gustora gaudelako gertatzen da", "mugitzen gaudelako da", "gustora gaudelako gertatzen da". 

"Zer ikasten duzun bitartean iruditzen zaizu jolasten zabiltzala?" galdetu dugu ondoren: "margotzean", "matematikan", "irakurtzean", "aurkezpenak egitean" aipatu dizkigute. Bukatzeko, jolasteko toki gustokoen artean futbol-zelaia, frontoia eta etxeko egongela aukeratu dituzte gure elkarrizketatuek. 

Salto, korrika eta barre egin ostean, ikasturte bikaina izan dezazuela!  Ez utzi inoiz jolasteari! 


ARGAZKIAK



2025(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

JAIO DIRA TXIMELETAK

 Atzo eguerdian sekulako sorpresa hartu genuen!!! Kuskuak dauden kaxak zabaldu eta bi tximeleta jaio zirela ikusi genuen. Ikusten al duzue, goiko argazkian, zein kuskutatik atera den tximeleta? 






Showing our mock-ups!

 On 28 may, students from 5th and 6th grades presented their mock-ups of the different ecosystems:    Cuba´s marine ecosystem, North American West Coast Rain forest, Sahara desert, Russian taiga and Pyreenes temperate forest. They did a great work! Congratulations to everyone!

A lot of people showed up to see the mock-ups and we want to thank you all for coming. 

We would like to take this opportunity to thank the students who came to the school to pay us a visit, it was a very entertaining and funny chat. Thank you EƱaut, Markel, Dih, Dah, Ali, Aratz and Aitor. It was great to see you again!!!  



Some parents also came to have a look to our mock-ups. Thank you for coming!! we hope you liked as much as we do!!





THANK YOU




2025(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

ZETARREK KUSKUA EGIN DUTE

Kaixo. LH1-2ko ikasleak gara. Guk zetarrak ditugu gelan, kaxa batean, eta kuskua egin dute denek. Kusku batzuk zuriak dira eta beste batzuk horiak edo laranjak. Laister tximeletak jaioko dira.


Badakizue, kuskua egiteko erabiltzen duten hariak 1.500m inguru neurtzen duela? Hori, gutxi gora behera, Ikaztegietatik Alegiraino dagoen distantzia da. Harrigarria, ezta?