Bilatu blogean

2025(e)ko irailaren 5(a), ostirala

ESTREINALDIA!

 



Iritsi da emozioz beteriko goiza! Eskolako lehen eguna! Batzuk urduri, beste batzuk hizlari baina batez ere, lagunak ikusteko gogoz etorri zarete! Betikoei eta berriei, ongi etorri zuen eskolara! 

Eta nola hasi dugu ikasturtea? Jolasten! Ez al da, ba, jolasa oso zeregin serioa? Pentsamendu hau aitzakia  hartuta iritzi desberdinak jaso ditugu patioan jolasari buruz. 

Jolasa orokorrean gozatzeko zerbait dela zioten elkarrizketatu ditugun lagun guztiek. Zer izan behar ote du jolas batek ona izateko? Batzuek zioten mugimendua izatea ezinbesteakoa dela, beste batzuek dibertigarria izatea edo lagunak egin ahal izateko aukerak eskeintzea. 

Jolas batean onartezina zer den galderari denek antzeko erantzuna eman diote: jolasa ez da benetako jolasa tranpak, jarrera itsusiak edo isekak badaude. 

Oso iritzi interesgarriak piztu dira jolasten gaudenean denbora azkarrago igarotzen dela aipatu dugunean. Zergatik gertatzen da hau? "Lagunekin gustora gaudelako gertatzen da", "mugitzen gaudelako da", "gustora gaudelako gertatzen da". 

"Zer ikasten duzun bitartean iruditzen zaizu jolasten zabiltzala?" galdetu dugu ondoren: "margotzean", "matematikan", "irakurtzean", "aurkezpenak egitean" aipatu dizkigute. Bukatzeko, jolasteko toki gustokoen artean futbol-zelaia, frontoia eta etxeko egongela aukeratu dituzte gure elkarrizketatuek. 

Salto, korrika eta barre egin ostean, ikasturte bikaina izan dezazuela!  Ez utzi inoiz jolasteari! 


ARGAZKIAK



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina