Bilatu blogean

2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

TITIRIJAI 2019


Urtero bezala, azaroako azken astean Nazioarteko Txotxongilo jaialdia ospatzen da Tolosan. LH 3-6ko ikasle eta irakasleak bertan izan ginen asteazkenean.





Ikaragarri gozatu genuen "El Tesoro de Barracuda" emanaldia ikusten.









IPUIN KONTAKETA

Aste honetan Ana irakasleak kontatu digu ipuina. 
Noren txanda ote da hurrengoan?

2019(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

ASKI DA!




ASKI DA! 






Azaroaren 25 guk ere aldarrikatu genuen EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK EZ eguna. Guztiok parte hartu genuen!

HERRITAR IZATEN

Joan den astean gure ikasleetako batek zuloak aurkitu zituen plazan. Arriskutsu samarrak iruditu zitzaizkien eta udaletxera jo genuen.

  
 Ondo pentsatutako eskutitza helarazi genion alkateari

 
 A zer nolako sorpresa konponduta topatu dutenean!