Bilatu blogean

2018(e)ko ekainaren 22(a), ostirala

IRITSI ZAIGU AGURTZEKO EGUNA!!!!

Beste ikasturte bat bukatu dugu eta gaurkoan emozioz beteriko eguna izan da!!!! 6. mailakoak agurtzeko eguna iritsi da eta ekintza ugari egin ditugu goizean zehar, goiza bukatzean malko asko isuri ditugu. Jarraian dituzue goizean zehar ateratako argazki eta bideoak.

  ARGAZKIAK
ARGAZKIAK

SEIKOTE bidai ona izan!!!!!!!! 

ESKOLAKO FESTA 2018


Ekainak 16ean ospatu genuen jaiean ekintza ugari izan genituen: pelota, dantza eta multikirolak erakustaldia. Jolasak, bazkaria, Disko festa, Magoa... 

Denak elkarrekin ederki pasa genuen!!!


2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

SASTARRAIN

Sastarrainen 2 egun pasatu ditugu. Ekintza asko egin ditugu: lantzak egin, koilareak,ogia,marrazkiak, sua .... eta izugarri ondo Ekain Txiki kobazuloan pasatu genuen. Bertara sartzeko, kaskoa eta frontala jarri ondoren, soka baten laguntzarekin aldapatxo bat igo eta kobazulo barrura sartu ginen. Gauean mitologia gaua izan genuen eta historio politak entzun genituen.

Ikusi nahi nola ibili ginen? Ba ikusi ondorengo ARGAZKIAK



2018(e)ko ekainaren 13(a), asteazkena

DONOSTIARA IRTEERA

TRENEZ ONDO JOAN GINEN.
DONOSTIA HANDIA DA.
BATZUK ERRREALEKO NIKIAK ERAMAN GENITUEN.
AHATE, ZISNE, DORTOKA TXIKI ETA INDIOILARRAK IKUSI GENITUEN.
INDIOILARRARENGANA JOAN GINEN ETA HASERRETU EGIN ZITZAIGUN.
ESKUA SARTU GENUEN URETAN. JOLASTU ETA BOKADILOAK JAN GENITUEN.

OSO ONDO PASA GENUEN.






ARGAZKIAK