Bilatu blogean

2018(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

ORENDAINERA IRTEERA



ORENDAIN 








Maiatzaren 24an Alegiko eskolako eta Altzoko eskolako ikasleekin elkartu ginen Ikaztegietan Orendainera oinez igotzeko. Bertan Amezketako eta Abaltzisketako eskoletako LH 5 eta 6 mailako ikasleekin topaketa egin genuen. Bertan joku desberdinak egin genituen: Brillet, artzikirola, armiarma, harri-orria, stop eta baloi eserian aritu ginen oso gustura. 

ARGAZKIAK 

2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

PI zenbakia

PI ZENBAKIA ETA ZIRKUNFERENTZIAREN LUZERA

Matematikako saioan pi zenbakia zer zen ikasi genuen. Lehenik, zirkunferentzia bat eman ziguten, taldetan banatu ginen eta talde bakoitzari soka zati bat eman ziguten. Esan ziguten zirkunferentziaren luzera nola lortu eta bakoitzak bere moduan lortzen saiatu ginen. Baina inork ez zuen lortu nahiz eta batzuk gertu ibili ginen. Azkenean irakasleek eman ziguten erantzuna. PI zenbakia behar zela esan ziguten nahiz eta guk ez genuen ezagutzen. Konturatu ginen diametroa hiru aldiz eta pixka bat gehiago neurtzen zuela zirkunferentziaren luzerak, eta horregatik PI zenbakia 3,14 neurtzen duela.
Ba al zenekiten?






Salto gela!!

Gaur salto gelan izan gara eta nabaritzen da kurtso bukaera dela, sekulako eraikuntzak egin ditugu!!!!!

Mutilak zezenetan aritu gara jolasean eta sormena erabiliz salbu egoteko tokia sortu dugu eta bertan aritu gara zezenarekin jolasean, bitartean neskak etxe bat egin dugu eta bertan egon gara lasai lasai gure umetxoak motxilan genituela,.... Mutilak entzierroarekin jarraitu dugu eta neskek beraien etxean sartzen utzi digute, gu babesean egoteko baina zezenari ez zioten uzten sartzen, etxeetan sartzen ez direlako noski, eta horregatik, mutilek sekulako ikuilua egin dugu.

Oso ondo pasa dugu!!!! Begira, begira ateratako argazkiak!!!!

2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

ESKOLA BARRUAN AZOKA

MAIATZAK 18, OSTIRALA


Eskola barruan izan zen feria.
Goizean eskolan egin zuten bizkotxoa sukaldaritza tailerreko neska eta mutilak eta arratsaldean saldu.
Babarrunak, ilarrak eta babak lekatan,  eta menbrilloa ere saldu zituzten.
Ilarrak eta babak 1000 g-ko poltsatxotan saldu ziren; babarrunak,  500 g-ko poltsatxotan.



ARGAZKIAK