Bilatu blogean

2024(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

MILA ESKER, ADUNA

 

Atzo Ikaztegietako ikasle eta gurasoek Adunako Eskola Txikietako Festan parte hartu zuten. 

 


 


 Juan Kruz Igerabide idazle adunarraren olerkiaren ongi etorriarekin eta eguraldi onaren laguntzaz aspertzeko denborarik ez zuten izan ekitaldiz jositako ospakizunean. 

 


 

 

Zirkuola arte eszenikoen lantegiaren eskutik zirko tailerra, Sagarraren ibilbidea, txikien zumba, puzgarriak, ur jolasak, txiki txokoa, umeentzako tailerrak, pottokak edota ileapaindegi eroa bertatik bertara ezagutu zituzten. Bazkari herrikoia, bingo musikatua eta Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldiaz ere gozatu zuten Adunako Eskolak eskeinitako egitarau zabalean. 

 


 

 

Aurtengo festaren logoa sagarra izan da eta eskola txiki bakoitzak bere sagar propioa sortu eta apaindu du sare lanaren ezinbestekotasuna islatuz. 

 


 

 Eskola eta herri txikiak bizirik jarraitzeko lelopean Ikaztegietako gure ikasleek herriko plazan zintzilikatu zuten gure sagarra, Gipuzkoako gainontzeko eskola txikietako ikasleak bezela. Datorren urteko Eskola Txikien Festa Ezkio-Itsason ospatuko da. Mila esker Ikaztegietako eskolaren izenean inguratu zineten lagunoi! 

 

 

 

 

 

 

Bai sagar goxoa Ikaztegietakoa!  

 



 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina