Bilatu blogean

2023(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen. Eskolan ostiralean ospatu genuen. Urtero bezala, goizean goizetik hasi zen festa. Ikasle eta irakasleok, txandaka, taloak egitera joan ginen plazara goizeko 11ak arte. Taloak goxo-goxoak egin genituen. Ikustekoa zen, erosteko sortu zen ilara...

ESKERRAK BIHOTZEZ, LAGUNTZERA ETORRI ZINETEN FAMILIEI, goizean goizetik azaldu zenuten prestutasunagatik!!

12:30ean ikasle eta irakasleok, eguraldi euritsuari aurpegi ona jarriz, dantza egin genuen. Arratsaldean, karaokea izan genuen eskolako liburutegian. A ze martxa, ordubetez izan genuena!! Eta 15:30ean, gurasoek prestatutako txokolatea eta bizkotxoa jatera joan ginen. Gozotik hasi genuen eguna eta gozotik bukatu. 

ARGAZKIAK IKUSI NAHI? EGIN KLIK HEMEN




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina