Bilatu blogean

2023(e)ko abenduaren 26(a), asteartea

ESKOLAKO AZKEN EGUNA

 Iritsi da Gabonetako oporrak hartzeko eguna!! Egun berezia izan da gaur gure eskolan. Egunero bezala, musika eta irribarre zabalarekin agurtu dugu elkar goizean eta 10:30ak arte gela guztietan mahai jolasetan aritzeko aukera izan dugu. Xakea, karta jolasak, "twister", "speed cups", "kode sekretua"... Ederki ibili gara jolas batetik bestera, poz-pozik. 

10:45ean urteroko zita izan dugu herriko alkatearekin. Alba etorri da eskolara eta saskiaren zozketa egin dugu.

Jolasgaraiaren ondoren, Got Talent saioa izan dugu. Beste behin, Ikaztegietarrek, Baliaindarrek eta Oreindarrek dituzten talentu ezberdinak zuzen-zuzenean ikusteko aukera izan dugu. Mundiala izan da!

Goiz ederra izan da gaurkoa!!

HEMEN ARGAZKIAK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina