Bilatu blogean

2023(e)ko ekainaren 9(a), ostirala

Zegamara irteera

Maiatzaren 31ean ikasturte amaierako irteera egin genuen guztiok elkarrekin Zegamara.

Beti bezala, goizeko 9:00ak inguruan autobusa hartu genuen. Bi behar izan genituen, bat HHko-entzat eta bestea LHko-entzat.

Bertara iritsi eta igogailu batean igo behar izan genuen parketxera 10eko talde txikietan. Begiraleak lagundu ziguten eta parketxean geundela 3 taldetan banatu gintuzten: HHkoak, LH1-3 eta LH4-6koak beste aldetik.

Baina ZER DA NATUR PARKE BAT? Babestua dagoen natur eremu bat da, bertako ekosistema eta izaki bizidun guztiak babesteko asmoz. Eta parketxe hau zehazki Aizkorri-Artaz Natur parkean aurkitzen da.

Bi ekintza desberdin egin genituen bata parketxe barruan eta bestea kanpoan ibilbide bat eginez.

Lehenengoan, gauza asko ikasi genituen:

  • 4 Natur Parke ditugula Gipuzkoan: Pagoetakoa, Aiako Harriak, Aralar eta Aizkorri-Aratz.
  • Lehena babestu zena Pagoetakoa izan zen eta azkena berriz, Aizkorri-Aratz.
  • Parketxe honen %80a Gipuzkoan aurkitzen da, gainerako %20a Araban.
  • Zenbait zuhaitz espezieren egurrak ikusi, usaindu eta ukitzeko aukera izan genuen. Imanol Artola bertako Basozain bati esker. 173 zuhaitz espezieren enborrekin osatutako bilduma eta bost kontinenteetako 1.500 bat egur laginekin osatutako xiloteka ikusi genuen.

Kanpoko ibilbidean zehar zenbait zuhaitz espezie desberdin, Aizkorri gailurra eta inguruko parajeez gozatzeko aukera izan genuen.

Ondoren, herrira jeitsi eta bertako plazan bazkaldu eta jolasean ibiltzeko aukera izan genuen arratsaldeko 15:30ingururarte. Ordu horretan, autobusa genuen zain berriro ere bueltan Ikaztegietara bueltatzeko.

Hementxe dituzue egunean zehar ateratako argazkiak.

ARGAZKIAK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina