Bilatu blogean

2023(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

ZARAUTZEKO IRTEERA

    Ikaztegietako LH osoa eta irakasle gehienak Zarautzeko aterpetxe batera joan ginen (Igerain)

Astearte goizean joan eta Asteazken arratsaldean bueltatu.

ASTEARTEA: Goizean autobusa hartu genuen, aterpetxera iritsi ginenean maletak utzi genituen. Gero Zarautzetik Getarira joan ginen oinez, Getarira iritsi ginenean hamaiketakoa jan genuen, gero frontoi batera joan ginen. Jolastu ondoren bazkaldu egin genunen eta pixkat hizketan egon ginen. Hori eta gero, parke dibertigarri batera joan ginen. Hori eta gero, Getaritik gure aterpetxera abiatu ginen eta ordu bat pasa eta gero, hau da, iritsi ginenean bakoitza bere geletara joan eta lo zakuak atera eta gaueako behar ditugun gauzak atera genituen. Pixkat bat gelan egon ondoren, afaltzera joan ginen, afaltzeko, zopa eta tortilla patata geneukan eta Jogurta postrerako. Afaldutakoan, gimnasiora joan ginen eta gaueako ekintzak egin genituen eta gaueko 11 aldera  diskoteka egin genuen 22:45 arte. Eguna bukatzeko, bakoitza bere gelara joan ginen eta lo hartzen saiatu ginen. 

ASTEAZKENA: Goizean goiz esnatu eta maletan gauzak jaso eta 9etan gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta gero hondartzara joan ginen jolastera. Gero Garaziren urtebetetzeak zirenez pastak eman zizkigun hamaiketakorako. Pixka bat geroago aterpetxera joan ginen bazkaltzera. Bazkaltzeko: Lentejak, oilasko izterrak patatekin eta platanoa postreako. Jarraian aterpetxearen atzeko belazera joan ginen jolastera. Autobusa etorri bitartean. Autobusa etorri eta gero autobusera igo eta etxera joan ginen.


PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina