Eskulan tailerrak, argazki albumen banaketa, altxorraren bila, uraren festa, aurreskua... A zer nolako festa! Azkeneko eguna hunkigarria izan zen! Gure LH6ko ikasleak agurtu genituen! Hainbeste urtetan elkarrekin egon ondoren agur esatea ez da erraza eta faltan botako ditugu. Zorterik onena opa diegu Alegin biziko duten etapa berrirako. Zuen ametsak lor ditzazuela! Gure bihotzetan eramango zaituztegu!
Bilatu blogean
2023(e)ko ekainaren 27(a), asteartea
2023(e)ko ekainaren 25(a), igandea
JAIO DA TXIMELETA!!!
Gelan genuen zeta-harrak ekainaren hasieran egin zuen kuskua eta asteburu honetan jaio da tximeleta!! Hemen argazkiak...
2023(e)ko ekainaren 16(a), ostirala
Stories of the World...
Friday, 16th June
Students from Primary 5-6 have created their own stories in the English class.
They are interesting and amazing stories about imaginarius people from all over the world..they are easy to read...If you want to read them, come to the school and read them all!! Today, they have been telling these stories at the school...
2023(e)ko ekainaren 9(a), ostirala
Zegamara irteera
Maiatzaren 31ean ikasturte amaierako irteera egin genuen guztiok elkarrekin Zegamara.
Beti bezala, goizeko 9:00ak inguruan autobusa hartu genuen. Bi behar izan genituen, bat HHko-entzat eta bestea LHko-entzat.
Bertara iritsi eta igogailu batean igo behar izan genuen parketxera 10eko talde txikietan. Begiraleak lagundu ziguten eta parketxean geundela 3 taldetan banatu gintuzten: HHkoak, LH1-3 eta LH4-6koak beste aldetik.
Baina ZER DA NATUR PARKE BAT? Babestua dagoen natur eremu bat da, bertako ekosistema eta izaki bizidun guztiak babesteko asmoz. Eta parketxe hau zehazki Aizkorri-Artaz Natur parkean aurkitzen da.
Bi ekintza desberdin egin genituen bata parketxe barruan eta bestea kanpoan ibilbide bat eginez.
Lehenengoan, gauza asko ikasi genituen:
- 4 Natur Parke ditugula Gipuzkoan: Pagoetakoa, Aiako Harriak, Aralar eta Aizkorri-Aratz.
- Lehena babestu zena Pagoetakoa izan zen eta azkena berriz, Aizkorri-Aratz.
- Parketxe honen %80a Gipuzkoan aurkitzen da, gainerako %20a Araban.
- Zenbait zuhaitz espezieren egurrak ikusi, usaindu eta ukitzeko aukera izan genuen. Imanol Artola bertako Basozain bati esker. 173 zuhaitz espezieren enborrekin osatutako bilduma eta bost kontinenteetako 1.500 bat egur laginekin osatutako xiloteka ikusi genuen.
Kanpoko ibilbidean zehar zenbait zuhaitz espezie desberdin, Aizkorri gailurra eta inguruko parajeez gozatzeko aukera izan genuen.
Ondoren, herrira jeitsi eta bertako plazan bazkaldu eta jolasean ibiltzeko aukera izan genuen arratsaldeko 15:30ingururarte. Ordu horretan, autobusa genuen zain berriro ere bueltan Ikaztegietara bueltatzeko.
Hementxe dituzue egunean zehar ateratako argazkiak.