Bilatu blogean

2022(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

EUSKARALDIAREN AMAIERA ETA EUSKARAREN EGUNA BAT EGINDA

Euskaraldia hasi genuela bi aste badira eta egunero - egunero gure hizkuntzarekin jolasean ibili gara, hitzez hitz gure hizkuntza sendotzen. Euskaraldiaren azken eguna iritsi bada ere, jarri dezagun hitzez sua pizten.

 Bihar, abenduak 3 izango da Euskararen eguna, baina guk gaur ospatu dugu talo eta dantza artean. 

Goizean goiz hotza egiten bazuen ere, kolpeka - kolpeka eskuak behintzat berotu zaizkigu! Suak buruhausteren bat edo beste eman badigu ere, ikasle, irakasle eta gerturatu diren bolondres guztiei esker dena primeran atera da. Talo bero - beroak dastatzeko aukera paregabea izan dugu ikasle, irakasle eta herritarrek.

Gorputzak berotzeko denok dantzan hastea baino hoberik ez dagoenez, hainbat euskal dantza dantzatu ditugu korroan;7 jauzi, Txulalai, Ipurdidantza, Ahobizi, Esazu hitz bat (Euskaraldia 2022). Giro apartean eman diogu amaiera goizari.

Arratsaldean bingo musikala egingo dugu, ea zenbat euskal abesti ezagutzen ditugun!

Etortzerik izan ez duzuenok eta etorritakoek ere berriro bizitzeko gogoa izanez gero, argazki eta bideoen estekan klik egin!

ARGAZKI ETA BIDEOAK


MILA MILA ESKER LAGUNTZERA ETORRI ZARETENOI!!!!

OHARRA: baliteke asteburuan zehar argazki eta bideo gehiago igotzea albumera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina