Bilatu blogean

2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

AZAROAK 15-EKO ABENTURA

 



Atzo, azaroak 15, Tolosako Leidor aretoan izan ginen " ELKANO Lehen mundu bira" filma ikusten LH3-6ko ikasle eta irakasleak.


Goizeko 9:24etan trena hartu genuen herriko tren geltokian Tolosara joateko. Iritsi eta zuzenean Leidor zinemara joan ginen. Lehenak iritsi ginenez eserleku onenak jarri zizkiguten, primeran ikusten genuen bertatik eta  hankak luzatzeko aukera izan genuen.

Bertan, jende asko geunden, bailarako ikastetxe desberdinetako ( Alegi, Ibarra eta Tolosako ikastetxeetakoak) haurrak joan ginelako. Asko ginen eta beste ikastetxe batzuetako haurrak harrotu egin ziren eta momentu batzuetan ez genuen tutik ere entzuten. (Gaur goizean Maider zuzendariak zoriondu egin gaitu oso oso txintxo eta jator egon ginelakoπŸ˜ΈπŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘)

Filma bukatutakoan, Tolosako Zerkausira joan ginen euria egiten zuelako. Bertan bazkaldu eta jolasteko aukera izan genuen bueltako trena hartu aurretik.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina