Bilatu blogean
2022(e)ko azaroaren 29(a), asteartea
2022(e)ko azaroaren 28(a), astelehena
2022(e)ko azaroaren 25(a), ostirala
Azaroak 25
2022(e)ko azaroaren 24(a), osteguna
2022(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena
2022(e)ko azaroaren 22(a), asteartea
2022(e)ko azaroaren 21(a), astelehena
2022(e)ko azaroaren 18(a), ostirala
2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena
AZAROAK 15-EKO ABENTURA
Atzo, azaroak 15, Tolosako Leidor aretoan izan ginen " ELKANO Lehen mundu bira" filma ikusten LH3-6ko ikasle eta irakasleak.
Bertan, jende asko geunden, bailarako ikastetxe desberdinetako ( Alegi, Ibarra eta Tolosako ikastetxeetakoak) haurrak joan ginelako. Asko ginen eta beste ikastetxe batzuetako haurrak harrotu egin ziren eta momentu batzuetan ez genuen tutik ere entzuten. (Gaur goizean Maider zuzendariak zoriondu egin gaitu oso oso txintxo eta jator egon ginelakoπΈππππ)
Filma bukatutakoan, Tolosako Zerkausira joan ginen euria egiten zuelako. Bertan bazkaldu eta jolasteko aukera izan genuen bueltako trena hartu aurretik.
2022(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena
ASTE BELTZA eta GAU BELTZA OSPATZEN!!!
Urriaren azken astean ASTE BELTZA ospatu genuen eskolan. Beldurrezko ipuinak kontatu, kantak ikasi... genituen eta asteazkenetik ostiralera, jolasgaraiaren ondoren, GAU BELTZAREN inguruko eskulan tailerrak egin genituen:
KALABZ TIERRA (Kalabaza tailerra): Kartulina laranja eta berdearekin kalabazak egin ditugu.
ATEAK TAILERRA: Gau beltzaren inguruko irudiak egin eskolako ateak apaintzeko. Materiala: kartulinak. papera, margoak, zeloak, koloretako aironfix-a ...
ARMIARMA TAILERRA: Kartulina beltza, alanbre beltza, kola, goraiziak eta begiak erabiliz armiarma ezberdinak egin ditugu.
KANDELA TAILERRA: Kristalezko poteak kolore laranja edo beltzez margotu ditugu, ahoa eta begiak aironfix-arekin ditugu. Lehortu denean kandela sartu dugu barruan.
Ostiralean berriz, egun berezia izan genuen eskolan. Eskolara iritsitakoan argiak itzalita zeuden eta musika beldurgarria zegoen jarrita. Goizean zehar aurpegiak margotu genituen eta kamisetak moztu genituen. Gero, diskoteka egin genuen.
Arratsaldean, 4 urtetik gorako ume guztiak lau taldetan banatu eta ginkana egin genuen plazako gune ezberdinetan. Gune batetik bestera igarotzeko esaldi sekretua asmatu eta froga bat egin behar izan genuen. Hauek izan ziren asmatu beharreko esaldiak:
"Xanduli, manduli, kikirriki... eman gaztainak guri!"
"Sosa ala pota"
"Xesteron kontra, animen alde!"
"Aginaldo, aginaldo, urdaia bota ta ixilduko"
Froga bakoitza gaindituta, gune horretako saria jaso genuen talde bakoitzak: sagarrak, gaztainak, intxaurrak eta palomitak.