UGALKETA eta HAURDUNALDIA lantzen ari gara LH 3-6kook. Eta zorte handia izan dugu Maddi eta Jonelen ama Sonia ofizioz emagina, guri klase bat emateko aurkeztu zela.
Atzo arratsaldean etorri zen bere gauza eta modeloekin. Klasea diapositiba batzuekin hasi zen, lehenik eta behin umeak nondik datozen errepasatu genuen, gero haurdunaldiaren prozesuak ikasi genituen.
Amaren sabelean dagoen haur baten bihotz taupaden audio bat erakutsi zigun eta aparatu bat ekarri zuen gure bihotz taupadekin konparatzeko; harrigarria izan zen haurren bihotzak entzutea, ikaragarri azkar doaz!!!!
Amaitzeko ur azpiko erditze bat erakutsi zigun (hasieran uste genuen izurde baten erditzea zela).
Gure aldetik eskerrik beroenak etortzeagatik eta bere materiala eskolan uzteagatik.
Eskerrik asko, ikaragarri gustatu zitzaigun aurkezpena, asko disfrutatu gendun.
ErantzunEzabatuMila esker zuei!!! Nik ere asko disfrutatu nuen. Plazera arratsaldea zuekin pasatzea!
ErantzunEzabatu