Bilatu blogean

2022(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

ORIOKO BIDAIA

Maiatzaren 4 eta 5ean Oriora joan ginen gaua pasatzera lehen hezkuntza guztia. 
Bertan, ekintza pila bat egin genituen:

Maiatzaren 4an, Orioko hondartzan dagoen parkeraino joan ginen bertan bazkaldu eta jolastera eta ibilbidean zehar plaza eta parkean geratu ginen haimaiketakoa eta merienda egitera. 
6ak aldera aterpetxera joan ginen eta asko jolastu genuan.
Afaldu eta gero, Gaubelaren txanda iritsi zen, eta musika kaxan jolastuz par asko bota genituen eta bukatzeko diskoteka egin genuen, pila bat dantzatu eta kantatuz. Oso ondo pasa genuean eta parranda asko egin genuen. 

Maiatzaren 5ean, oso goiz jeiki ginen eta konturatu ginen askok eta askok aurpegia margotuta genuela eta oraindik ez dakigu zein izan den esku beltza. 
Maletak jaso eta gosaltzera joan ginen. 
11k aldera paseotxo bat eman genuen zarautzeko kanpineraino eta gero aterpetxera bueltatu eta bertan jolastu eta Itzaiek ekarritako Slacklinean ibili ginen. 

Penaz, baina bazkaldu eta gero autobusera igo eta etxera etorri ginen. 

Batzuei oso motza egin zaigu egonaldia. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina