Gaur, Otsailak 11, Emakume zientzialarien eguna da. Badakigunez, historian zehar emakumeentzat ez da erraza izan zientziaren munduan lan egitea. Horregatik, LH5-6koek pentsatu dugu Blog sarrera honetan, emakume zientzialari desberdinen biografiak idaztea. Beheko iruzkinetan zuena idaztea animatzen zaituztegu!!!
Sofía Mikhailovna Pereiaslavtseva
Sofía, ikerlari errusiarra izan zen. Bere garaiko zoologo errespetatuenetako bat izan zen, egiten zuen lan bikainagatik. Baina zailtasun handiak pairatu behar izan zituen emakume izateagatik. Gizonezko baten babesik gabe, garai hartan Errusian ez zen erreza diru-sarreraren bat lortzea. Hala ere, Neurri batean, bera zorteko izan zen, babesten zuten gizonezko ikerlariak izan baitzituen, baina honek ez zion egoera egonkorrik bermatu.
Hona hemen, Sofiaren bizitzaren inguruko datu batzuk:
1849.ean jaio zen eta Kursk hirian (Errusia) pasa zuen haurtzaroa
Errusiar unibertsitate gehienetan ez zuten emakumezkorik onartzen eta Zurich hirira (Suitza) joan zen bertako unibertsitatean ikastera.
Napoliko Statzione Zoologica (Italia) ikerketa-zentrura joan zen doktoretza-ikerketako laginak hartzera (lehen emakumea izan zen bertan lan egiten).
1876. urtean egin zen doktore, seguru asko, munduko lehen emakumea izango zelarik zoologia eta itsas biologian doktoretza lortu zuena.
Sebastopolgo Estazio Biologikoan (Errusia) zuzendari izan zen 1878 eta 1888 bitartean. Errusiako (eta seguru asko munduko) lehen emakumea izan zen zientzia elkarte bat zuzentzen.
Errusiako Naturaren Zientzialarien Elkartearen Kessler saria eman zioten
Itsaso Beltzeko 200 espezie katalogatu zituen, eta hainbat artikulu zientifiko eta ikerlan idatzi zituen.
Parisko Historia Naturalaren Museoan (Frantzia) egon zen 1902 eta 1903 artean.
1903.ean Errusiara itzuli eta hil egin zen, batzuen ustetan gaixotasunen batengatik eta beste batzuren esanetan, gosez.
MARY MEARA CHASE
ErantzunEzabatuJaiotza: 1869 apirilaren 29an (Estatu Batuak)
Heriotza: 1963 irailaren 24ean (Estatu Batuak)
Chase ez zen bakarrik botanika bikaina izan. Bere generoaren ondorioz arlo zientifikoan diskriminazioa izan zuen feminista borrokalaria izateagatik ere nabarmendu zen. Gaur egun, gramineoen inguruan egindako lanagatik ezagutzen dugu,baita sufragista gisa egindako lanagatik ere.
EMMY NOETHER
ErantzunEzabatuEmmy Noether 1882ko martxoaren 23an jaio zen Alemanian eta 1935ko apirilaren 14ean hil zen pennsylvanian.
XX. mendeko aljebran aditu garrantzitsuenetakoa izan zen. Albert Einsteinek argitaratu zuenaren arabera, hark argitu zituen erlatibitatearen eraikuntzarako ezinbesteko kontzeptuak.
Familia judutar batean jaio zen. Matematikari esanguratsu baten alaba zen, Max Noether izenekoa. Fritz Noether, Gustav Robert Noether eta Alfred Noether, bere anaiak ziren. Denak zientzialariak izan ziren, baina batek ere ez zuen Emmy gainditu.
NICOLE-REINE
ErantzunEzabatuNicole-Reine 1723 ko urtarrilaren 5ean jaio zen Pariseko Luxemburgo Jauregian, bere familia bizi zen lekuan: bederatzi seme-alabetatik seigarrena zen. Bere aitak, Jean Etablek, Louise Élisabeth d 'Orléans (1709-1742) Espainiako erreginaren zerbitzura lan egiten zuen. Europan artisau maisu, diseinatzaile, fabrikatzaile eta erloju konpontzaile gisa egindako lan handiagatik ezaguna.1753an, Académie des Sciences erakundeak Lalanderi Lepauteko erlojuaren azterketa agindu zion, mota berri bateko ihes-mekanismoaz hornitua. Astronomoak bultzatuta, Lepaute pendulu astronomikoak diseinatzen eta eraikitzen hasi zen. Nicole-Reinek penduluaren oszilazio-taulen kalkuluak egin zituen.Madame Lepaute iritzi horren ukazio bizia izan zen, askotan oinarritua, emakumeei zientzia eta xarma, ikasketa eta etxeko dohainak adiskidetzeko gaitasuna ukatzen diena. Geometra bikaina bezain etxekoandre ona zen, eta are arduratsuagoa zen laguntzen kalkulu bat egiten baino.
1758ko azaroan, Clairautek Halley kometaren itzulera iragarri zuen 1759ko apirilaren 13rako, eta hilabete bat eman zuen errore-marjinatzat. Iragarpena oso arrakastatsua izan zen: kometak 1759ko martxoaren 13an igaro zuen bere perihelioa.
THERESE TREFOUEL
ErantzunEzabatuTherese Trefouel 1892ko ekainaren 19an jaio zen parisen eta 1913 eta 1919 urteen artean egin zituen kimikako ikasketak Pariseko zientzia fakultatean. 1921 urtean laboratorioko laguntzaile bezala sartu zen Pariseko Pasteur Institutuan.Urte horretan bertan Jacques Tréfouël bere lagunarekin ezkondu zen.Therese 1938 eta 1954 urteen artean laboratorioko jefea izan zen.Federico Nitti (1903-1947) medikuarekin eta Daniel Bovet (1907-1992) farmakologoarekin lankidetzan, Tréfouël senar-emazteek sulfamiden propietate terapeutikoak aurkitu zituzten. Prontosila, sulfonamidatik eratorritako substantzia bat, eta ekintza bakterizida zabaleko lehen sintesi-farmakoa aztertzen hasi ziren. 1935eko otsailean, Gerhard Domagk (1895-1964) patologo alemaniarrak ikusi zuen prontosilak laborategiko saguen organismoa babesten zuela Streptoccocus pyogenes espeziearen estreptokokoen erasotik. Hala ere, harrigarria bada ere, farmako horrek ez zuen inolako jarduerarik erakusten laborategian egindako bakterio-laboreetan.
AGNODICE (K.a. IV. Urtea)
ErantzunEzabatuAgnodice Atenaseko goi-gizarteko familia batean jaio zen. Medikua izateko ametsa hainbat emakumeen sufrimendua erditzerako momentuan ikusi zituen momentuan sortu zitzaion. Emakumeei ginekologia, obstetrizia, sendatzea eta parteria ikasten utzi arren Hipokratesen garaian, bere heriotzaren ondoren Atenaseko liderrak emakumeek abortuak egiten zituztela ohartu ziren eta medikuntzan jardun zuten emakumeak heriotza-zigorrarekin zigortzea erabaki zuten.
Agnodice matxinatu zenean legearen aurrean medikuntza ikasi ezin zuelako, bere aitaren laguntza jaso zuen eta bere itxura aldatu zuen eta gizon batena hartu zuen. Ilea moztu eta gizon arropaz jantzi zen medikuntza ikasi ahal izateko. Lagun baten ustezko gaixotasuna erabili zuen aitzaki gisa bere absentziak justifikatzeko. Geroago, Atenas utzi zuen Egipton medikuntza ikasteko, emakumeak paper garrantzitsua baitzuten han medizina arloan.
Medizina Aldatu
Agnodice-k Alexandrian medikuntza ikasi zuen Herofilo-ren babesean. Herofilo anatomista onenetarikoa baitzen. Emaitzarik onenak lortu zituen medikuntza azterketan eta horrela gaur egungoa den ginekologia titulua eta obstetrizia lortu zuen.
Ginekologo gisa jarduten hasi zenean bere gizonezko itxura izaten jarraitzen zuen nahiz eta batzuetan emakumea zela esan behar zuen pazientean konfiantza gehiago izan zezan. Denbora gutxian gazteen artean Agnodice neska bat zelaren txutxu-mutxua zabaldu zen. Bere ospea handitzen joan zen eta Atenaseko emakumeek bera nahiago zuten bere gizon kidea baino lehenago. Bere eraginkortasunak eta profesionaltasunak bere lankideen bekaizkeriak piztu zuen. Kalumniak hasi ziren eta bere pazientengan gehiegi hurbiltzeaz eta haizk bortxatzeaz salatu zuten Agnodice.
Epaiketa Aldatu
Mediku gizonak konturatu zirenean Angodiceren ospearen gehikuntzaz. Agnodice salatu egin zuten pazienteak liluratzeagatik edo maitemintzeagatik eta beste paziente batzuei bera ikusteko gaixotasun bat zutela asmatzeagatik. Agnodice epaitua izan zen emakumeak senar jeloskorren talde baten aurrean liluratzeagatik. Auzitegiak Atenasetik hurbil zegoen mendixka batean bildu ziren Areopagoa deitzen zena. Epaiketari aurre egiteko tunika altxatu zuen bere identitate femeninoa erakutsiz eta orduan delitu larriago batengatik salatu egin zuten: "izaera-ordezpen". Eztabaida bat egin ostean eta emakume batzuk Agnodice defendatu ostean heriotza zigorretik libratu egin zuten eta berari jarritako karguengatik ere libratu egin zuten. Hori gertatu ostean emakumeak medizinan jardun ahal izateko legea ezarri zuten
NETTIE STEVENS (Cavendish, Vermont, 1861eko uztailaren 7a - Baltimore, Maryland, 1912ko maiatzaren 4a) estatubatuar genetista bat izan zen. Bere ekarpen garrantzitsuenetako bat sexua zehazten duten kromosomak deskribatzea izan zen. Enbriologian eta zitogenetikan ere hainbat ekarpen egin zituen.
ErantzunEzabatuGehiago jakiteko
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Nettie_Stevens