Erizain baten bisita izan genuen eskolan, odol ematearen garrantzia azaltzeko
Aurreko asteartean, otsailaren 1ean, Olatz izeneko erizain bat etorri zitzaigun eskolara LH 5-6koei azaltzeko odola zer den eta nola funtzionatzen duen.
Gauza asko ikasi genituen. Hasieran, gure gorputzak zenbat odol daukan aztertu genuen. Horretarako, gure pisua x 75 egin eta honen erantzuna zati 1000 egin genuen. Horrez gain, gure taupadak neurtu genituen, 15 segundotan sentitzen genituen taupadak zenbatu eta gero x4 egin genuen (minutu bakoitzeko zenbat taupada genituen jakiteko). Gero, bideo batzuk ikusi, eta odolaren atalak ikasi genituen: globulu txuriak eta gorriak, plaketak eta plasma. Bukatzeko, odol talde desberdinak ikasi genituen (A+, A-, AB+, AB-, 0+, 0-, B+ eta B-) eta horiekin jolas bat egin genuen. Agurtzeko partxis bana oparitu zigun!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina