Bilatu blogean

2022(e)ko otsailaren 24(a), osteguna

Iร‘AUTERIAK 2022

 

Iร‘AUTERIAK ESKOLAN

 Aurtengoan bai, aurtengoan posible izan da iรฑauteriak ospatzea eta ikastetxean ere gurea ospatu dugu.


9:00 MASKARA eta MAKILAJE tailerra.

10:00 KARAOKEA

11:00 TXISTORRA PINTXOA. Eskerrik asko Ikaztegietako ostatuari! Detaile ederra!!!

12:00 TXUPINAZOA

12:15 DANTZAK

 

TXINTXO IBILI ETA ONDO PASA Iร‘AUTERIAK!!!!!

ARGAZKIAK

2022(e)ko otsailaren 23(a), asteazkena

BALOREAK

 Kaixo familiak:


LH 1-2ko



ikasleak bideo hau egin dizuegu. Bertan laguntasunari buruz, elkartasunari buruz eta bakarrik dagoenari laguntzeari buruz hitz egiten dugu.


Espero dugu gustatzea.

Bideoa familien gunean daukazue. Hementxe daukazue linka:  

https://drive.google.com/file/d/1_8ftvpU--krQW9Jp7pU9fBdMZRs_0ib4/view?usp=sharing


2022(e)ko otsailaren 18(a), ostirala

BIBA ZUEK ETA BIBA GU!

 Atzo EITBko Biba Zuek programakoak gure eskolara etorri ziren gu grabatzera.

Grabatutako saio hau  otsailaK  23, asteazkena, arratsaldeko 19:00 etan ikusteko aukera izango dugu.

Hemen dituzue atzoko argazkitxo batzuk aurrepen gisa. 

๐Ÿ˜บ๐Ÿ˜บ๐Ÿ˜บ๐Ÿ˜Ž๐Ÿ˜Ž๐Ÿ˜Ž๐Ÿ’ช๐Ÿ’ช๐Ÿ’ช๐Ÿ˜œ๐Ÿ˜œ๐Ÿ˜œ๐Ÿ˜๐Ÿ˜๐Ÿ˜๐Ÿ˜๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€





ARGAZKIAK

2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna

 Gaur, Otsailak 11, Emakume zientzialarien eguna da. Badakigunez, historian zehar emakumeentzat ez da erraza izan zientziaren munduan lan egitea. Horregatik, LH5-6koek pentsatu dugu Blog sarrera honetan, emakume zientzialari desberdinen biografiak idaztea. Beheko iruzkinetan zuena idaztea animatzen zaituztegu!!!


Sofรญa Mikhailovna Pereiaslavtseva



Sofรญa, ikerlari errusiarra izan zen. Bere garaiko zoologo errespetatuenetako bat izan zen, egiten zuen lan bikainagatik. Baina zailtasun handiak pairatu behar izan zituen emakume izateagatik. Gizonezko baten babesik gabe, garai hartan Errusian ez zen erreza diru-sarreraren bat lortzea. Hala ere, Neurri batean, bera zorteko izan zen, babesten zuten gizonezko ikerlariak izan baitzituen, baina honek ez zion egoera egonkorrik bermatu.

Hona hemen, Sofiaren bizitzaren inguruko datu batzuk:

  • 1849.ean jaio zen eta Kursk hirian (Errusia) pasa zuen haurtzaroa

  • Errusiar unibertsitate gehienetan ez zuten emakumezkorik onartzen eta Zurich hirira (Suitza) joan zen bertako unibertsitatean ikastera.

  • Napoliko Statzione Zoologica (Italia) ikerketa-zentrura joan zen doktoretza-ikerketako laginak hartzera (lehen emakumea izan zen bertan lan egiten).

  • 1876. urtean egin zen doktore, seguru asko, munduko lehen emakumea izango zelarik zoologia eta itsas biologian doktoretza lortu zuena.

  • Sebastopolgo Estazio Biologikoan (Errusia) zuzendari izan zen 1878 eta 1888 bitartean. Errusiako (eta seguru asko munduko) lehen emakumea izan zen zientzia elkarte bat zuzentzen.

  • Errusiako Naturaren Zientzialarien Elkartearen Kessler saria eman zioten

  • Itsaso Beltzeko 200 espezie katalogatu zituen, eta hainbat artikulu zientifiko eta ikerlan idatzi zituen.

  • Parisko Historia Naturalaren Museoan (Frantzia) egon zen 1902 eta 1903 artean.

  • 1903.ean Errusiara itzuli eta hil egin zen, batzuen ustetan gaixotasunen batengatik eta beste batzuren esanetan, gosez.


2022(e)ko otsailaren 10(a), osteguna

IKUSMENAREKIN JOLASEAN

 AZGIZAKMNKTTIKTLJAKEIGITE

(Atzo goizean komuneko tutuekin katalejuak egin genituen) 

KOLETK PPTERBLDG.
(Koloretako papera erabili dugu)
 
KOLORETANIKUZTENDA
(Koloretan ikusten da)
 
POLAIZND 
 (Polita izan da)
 






 


2022(e)ko otsailaren 8(a), asteartea

ODOL BANKUKO ERIZAINAREN BISITA

 Erizain baten bisita izan genuen eskolan, odol ematearen garrantzia azaltzeko


Aurreko asteartean, otsailaren 1ean, Olatz izeneko erizain bat etorri zitzaigun eskolara LH 5-6koei azaltzeko odola zer den eta nola funtzionatzen duen.


Gauza asko ikasi genituen. Hasieran, gure gorputzak zenbat odol daukan aztertu genuen. Horretarako, gure pisua x 75 egin eta honen erantzuna zati 1000 egin genuen. Horrez gain, gure taupadak neurtu genituen, 15 segundotan sentitzen genituen taupadak zenbatu eta gero x4 egin genuen (minutu bakoitzeko zenbat taupada genituen jakiteko). Gero, bideo batzuk ikusi, eta odolaren atalak ikasi genituen: globulu txuriak eta gorriak, plaketak eta plasma. Bukatzeko, odol talde desberdinak ikasi genituen (A+, A-, AB+, AB-, 0+, 0-, B+ eta B-) eta horiekin jolas bat egin genuen. Agurtzeko partxis bana oparitu zigun!!



2022(e)ko otsailaren 7(a), astelehena

SAHARARENTZAT PRODUKTU BILKETA

 Kaixo denei!

Badakizue eskolan Sahararentzat produktu bilketa egin dugula eskolan. Zer iruditu zaizue?

Denen artean ekarri duguna ikusi ez duzuenez, hementxe erakustea pentsatu dugu. 

Begira gurea bezalako eskola txiki batean zenbat biltzea lortu dugun, AUPA GU!

Ea zer iruditzen zaizuen! 

๐Ÿ’ช๐Ÿ’ช๐Ÿ’ช๐Ÿ’ช๐Ÿ˜บ๐Ÿ˜บ๐Ÿ˜บ๐Ÿ˜Ž๐Ÿ˜Ž