Bilatu blogean

2024(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

EGUN PASA ORDIZIAN

Joan zen ostiralean, maiatzaren 31an, trena hartu eta Ordiziara joan ginen egun pasa. Ekintza honetan HHko txikienetik hasi eta LH6. maila arte parte hartu genuen. Ordizian paseo bat eman ondoren, frontoira joan ginen. Han hamaiketakoa egin eta jolasean aritu ginen bazkal ordurarte. Bazkal ondoren, parke batera hurbildu eta han egon ginen berriro etxera bueltatzeko ordua iritsi arte.

Egun polita izan zen denok elkarrekin pasatu genuena. Eguraldia ere portatu egin zen, nahiz eta iritsi bezain pronto ur tanta gutxi batzuk bota.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina