Bilatu blogean

2024(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

IGERIKETA HASI DA!!!!



 Igeriketa ekainaren 3an hasi ginen Ordizian.

Lehenengo egunean, autobusa hartu eta abesten joan ginen. Igeriketa hasi eta segituan Mouludek sudurra ireki zuen eta medikura joan zen amarekin.

Begiraleak oso jatorrak izan dira eta jolas desberdinak egin ditugu beraiekin.

Oso ondo pasa eta askooooooooooooooooooo ikasi dugu!!!! 
















2024(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

Aralar institutura bisita

 

Gaur goizean, Aitor, Aratz eta Dah, Altzo, Amezketa, Abaltzisketa eta Alegiako LH6 mailako ikasleekin batera, Aralar institutua bisitatu dute. Han, bi taldetan banaturik, ikasgelak ezagutzeaz gain, institutuari buruzko azalpen batzuk entzun ondoren, zientzia laborategia eta teknologia gela ezagutu ditugu. Hamaiketakoa hartu ondoen, elkarrekin pasa dugun jolasgaraiarekin amaitu dugu goiza.

ARGAZKIAK



2024(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

PACO THE RAVEN!!!

 Tuesday 11th june

Today students from Primary 1-2 have created a raven, and we have called it: PACO THE RAVEN.

Materials needed:

- PAPER

-CRAYONS

-WOODEN STICK

-GLUE

-TAPE



First, we have coloured the parts of the raven with different crayons...they are so creative students!!!
They were very  concentrated...


                                 

Then we have cut the different parts of the raven, put them together and glue it to a wooden stick:


Here we are with our handcrafts:












































2024(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

EGUN PASA ORDIZIAN

Joan zen ostiralean, maiatzaren 31an, trena hartu eta Ordiziara joan ginen egun pasa. Ekintza honetan HHko txikienetik hasi eta LH6. maila arte parte hartu genuen. Ordizian paseo bat eman ondoren, frontoira joan ginen. Han hamaiketakoa egin eta jolasean aritu ginen bazkal ordurarte. Bazkal ondoren, parke batera hurbildu eta han egon ginen berriro etxera bueltatzeko ordua iritsi arte.

Egun polita izan zen denok elkarrekin pasatu genuena. Eguraldia ere portatu egin zen, nahiz eta iritsi bezain pronto ur tanta gutxi batzuk bota.