Hilabete hauetan, 1. eta 2. mailako ikasleak gauza zaharren erakusketa prestatzen ibili gara. Bihar goizean eta astelehen arratsaldean egongo gara Udaletxe azpiko aretoan. Zatozte ikustera!!
Bilatu blogean
2024(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena
GAUZA ZAHARREN ERAKUSKETA
Hilabete hauetan, 1. eta 2. mailako ikasleak gauza zaharren erakusketa prestatzen ibili gara. Bihar goizean eta astelehen arratsaldean egongo gara Udaletxe azpiko aretoan. Zatozte ikustera!!
2024(e)ko otsailaren 23(a), ostirala
BAZEN BEHIN LIBURU FESTA BAT
2024(e)ko otsailaren 16(a), ostirala
NAPPOLITANAK
ATZO TXOKOLATE USAINA BARREIATU GENUEN GURE GELAN
ASMATU NORK JAN ZITUEN NAPOLITANAK INAUTERIAK OSTEAN
OSO ERRAZ SUKALDATU GENITUEN ETA JAN TXINTU BATEAN!
HONA HEMEN ERREZETA ETA ZUK ERE MAGIA EGINGO DUZU
ZURE LABEAN!
EREZETA
OSAGAIAK:
TXOKOLATA
MASA
NOLNA EGIN:
KARAKOLAK EGIN
ETALABEA SRTU
20 MIÑUTU
OZTEN UI ETA JAN
ZE GOXOAK!!!
2024(e)ko otsailaren 8(a), osteguna
OSTEGUN GIZENA 24
Aurten ere umorea, imajinazioa eta festarako gogoa ekarri ditugu eskolara!
Txilaba koloretsuak, txaranga musikaren oihartzuna eta txistorra usaina izan dira 2024ko Ostegun Gizeneko protagonistak!
Hau izan da ondo pasatzeko gure egitaraua! Azazkalak margotu ditugu, mahai-jokoan aritu gara, gure pertsonaia gustokoen karetak sortu ditugu. Baina batez ere, festa giroan igaro dugu goiza.
Gure balkoia globoz atondu dugu ospakizunerako, sormenerako eta algararako gonbita luzatuz.
6. mailakoek pregoia irakurri ostean txupina bota dute! Aurten, gainera, txupinek benetan eztanda egin dute konfeti festa eraginez.
Gurasoen zein herritarren bisitak izan ditugu eta gure dantzaldia ikusi dute (eta baita kalejiran parte hartu ere) txistorra ogitartekoa jan ostean. Zein sukaldari trebeak diren gure ikasle zaharrenak!
Eta amaieran buruhandiek txantxarako eta korrikarako grina piztu dute herriko plazan! Bai festa borobila! Mila esker gure eskolara hurbildu zaretenoi!
Gure egunerokotik irtetzea da mozorrorik onena! Eraman beti zuen pailazo sudurrak patrikan zein bizitzan! Gora Inauteuriak! Ondo pasa!






