Bilatu blogean

2024(e)ko apirilaren 26(a), ostirala

LITERATURA-ASTEA 2024

 


 

Liburuak eta ateak gauza bera dira. Irekitzen dituzu eta beste mundu batera pasatzen zaituzte. 

 

 


 

Ikaztegietako eskolan aste honetan hamaika ate zabaldu ditugu: berunezko, kotoizko, urdin koloreko ateak! Gure baitako emozioen, fantasiaren, pil-pilean dauden gaiak ulertzeko ateak! Klasikoak nahiz gaur-gaurkoak. Mila motako korapiloak!

 

 



 

Era askotara zabaldu ditugu ate horiek irakurketaren bitartez! Mozorrotuta, begietara begira, goxo-goxo. Leunki, misterioari eraginez, mantso-mantso. 

 


 

 

Eta linternen argipean emozioek barrena hartu digute! 

 

 


 

Dagoeneko badakigu literaturak sustraiak eta hegalak ateratzen dizkigutela, lotara joan baino lehen istorioek fereka bat oparitzen digutela. Eta munduari bira ematea gutxi balitz, gure logelatik atera gabe bizitzen diren eguneroko abenturei bertsoa jartzen diela. 

 

 


 

Egia esan, literaturaren atea egunero zabaltzea maite dugu baina mila esker gure eskolako atea zeharkatuz magiaren ateak zabaldu dizkiguzuen gurasoei: Maider M. Bakarne, Nanda, Maider G., Irati E., Lander, Alaitz Z., Pili A., Naiara B., Sonia, Kontxi eta Idurre!

 

 






 

Zuen kontakizuei esker apirilaren 23ko aste hau ederragoa egin diguzue. Literaturak hori baitu berezkoa: mundu berriak irekitzeko atean giltza sartu bezain pronto, astea hau ezezik, bizitza ere ederra dela gogorarazten digula!   




 

 



 

ARGAZKIAK HEMEN


1 iruzkin:

  1. Mila esker zuei, aukera zoragarri hau emateagatik. Plazer bat izan da istorio bakoitza zuekin partekatzea eta zuen irribarreak ikustea. Argitaratu duzuen idatzia oso-oso ederra iruditu zait 💖

    ErantzunEzabatu