Asteartea 2023ko maiatzak 9a
Atzo Enara eta Hodeien ama eskolara etorri zen lehen sorospeneko ikastaroa ematera.
Ikastarorako ikasle bakoitzak pelutxe bat ekarri behar zuen etxetik. Asko ikasi genuen: norbait zorabiatzen denean zer egin, norbait itotzen denean zer egin, bihotza gelditzen denean zer egin...
Bukaeran, Maiderrek txapa bana eman zigun eta txaparekin sorosle bihurtu ginen eta poz-pozik joan ginen etxera.
Mila esker, Maider!!!!!!!!!!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina