Bilatu blogean

2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

ZETA-HARRAK DITUGUN GELAN!!

 Udaberriarekin batera jaiotzen direnez, oporretatik bueltan zeta-harrak jaio dira arrautzetatik eta Alaitzek eskolara ekarri ditu. Jaio zirenean txiki-txikiak eta beltzak ziren, haritxo baten antzekoak. Baina azkar ari dira handitzen eta kolorea ere argitzen ari zaie. Masustondo hostoak jaten dituzte, asko gainera. 

Esaten dutenez, tximeleta bihurtuko dira baina gure begiekin ikusi nahi dugu. Zuek ere? Ados! Tarteka argazkiak atera eta blogeak jarriko ditugu. Hemen orain dela bizpahiru egun ateratakoak...

Ondo-ondo begiratuz gero, arrautzak ere ikusiko dituzue.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina