Bilatu blogean

2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

ZETA-HARRAK DITUGUN GELAN!!

 Udaberriarekin batera jaiotzen direnez, oporretatik bueltan zeta-harrak jaio dira arrautzetatik eta Alaitzek eskolara ekarri ditu. Jaio zirenean txiki-txikiak eta beltzak ziren, haritxo baten antzekoak. Baina azkar ari dira handitzen eta kolorea ere argitzen ari zaie. Masustondo hostoak jaten dituzte, asko gainera. 

Esaten dutenez, tximeleta bihurtuko dira baina gure begiekin ikusi nahi dugu. Zuek ere? Ados! Tarteka argazkiak atera eta blogeak jarriko ditugu. Hemen orain dela bizpahiru egun ateratakoak...

Ondo-ondo begiratuz gero, arrautzak ere ikusiko dituzue.






2023(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

BARATZA

 Eguraldia lagun genuela, pasa den ostegun goizean baratzera joan ginen lanera. Lorenak erositako landare berriak landatu genituen: tomate cherry-ak, Ibarrako piperrak, kalabazina... Landare guztiak ureztatu genituen eta belar txarrak kentzen jo eta su aritu ginen. Sorpresa bat edo beste ere azaldu zitzaigun lanean ari ginela: patatak!! Ostiraleko sukaldaritza saioan erabiltzeko eraman genituen eskolara...

Hemen argazkiak:

https://photos.google.com/album/AF1QipP4vtqzHI2TXf8JSpfFhPrSzpZJYGLY8cH9__sp/photo/AF1QipM3l0svcUetkjVDcC3zlLPvK4e76PDda8OKdmh_


ESPERIMENTAZIOA

AKN2ASTTSNIAEITOEPINTZAIUGA

(Azken bi asteetan sumendia egiteko esperimentatzen aritu gara)

AKGTTZG

(Asko gustatu zaigu)

 

Bideoa ikusteko eskolako emaila aktibatuta eduki eta ondoren hemen sakatu: BIDEOA