Bilatu blogean

2023(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

HIZTEGIA: 1. HITZA

Aurtengo ikasturteko proiektua “Ikaztegietatik mundura” dela badakizue. Hori dela eta, oraingo honetan denen elkarlanean ekintza polit bat egiten hasi gara.  

Gure ikastetxearen eta Euskal Herriaren errealitatea oso anitza da eta aniztasun horretatik asko ikasi dezakegula aprobetxatuz, denon artean hizkuntza ezberdinekin hiztegitxo bat sortzen hasi gara.

Asteartean KAIXO hitzaren inguruan galdetu genuen, ea zenbat hizkuntzatan itzultzea lortzea zen gure erronka eta hau da lortu dugun irudu polita.


Emaila, irakasle, guraso eta 2. eta 3. zikloko ikasleei bidaltzen ari gara baina beste edonork parte hartu nahi badu hemen dauka hurrengo hitzaren lotura, hurrengo hitza AGUR izango da eta asteartean zintzilikatuko dugun hitz honekin lortutako irudi polita.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

LOTURA. AGUR

QR-a bi egunetan egongo da erabilgarri. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina