Bilatu blogean

2022(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

ORENDAINEKO IRTEERA

Maiatzak 20ean lh 5-6koak Orendainera joan ginen Alegian topatuko garen ikasleak ezagutzera. 10:00etan Alegikoak eta Altzokoak etorri ziren Ostatu aldera eta Ikaztegietakoak ziztu bizian Orendainera igo ginen, urduri geundelako.

Bertan, Amezketakoak eta Abaltsizketakoak etorri ziren eta hamaiketakoa egin genuen. Gero taldeak egin eta jolas batzuk egin genituen. Jolasak egin eta gero, bazkaldu egin genuen eta LARRETAKOAK helatuak  ekarri eta jan egin genituen. Ondoren, jolasean aritu ginen eta azkenik, Ikaztegietara jeitsi ginen. 

OSO ONDO PASA GENUEN!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina