Bilatu blogean

2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

ANIMALIAK

 
 
 

Ikasleek merezitako oporrak hartu badituzte ere, Haur Hezkuntzakoak azkeneko egunerarte lan eta lan aritu ziren. Bideoa bukatzeko egun bat edo beste behar izan badugu ere, hemen duzue emaitza. 

Bi zatitan dago banatua bideoa, luzeegia baitzen osorik igotzeko! Familien gunean duzue osorik eta kalitate hobean ikusgai.

2022(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

AZKEN EGUNA

Bukatu da bukatu da...

Baina bukatzeko, egun ederra bizi izan genuen atzo!

Pilota txapelketako finalak jokatu genuen, parte hartzaileei dominak banatu genizkien, oihalarekin jolastu ginen, LH 6ko ikasleei oroigarriak banatu zitzaizkien... eta noski, elkar agutzeko eta emozioak azaleratzeko tartea ere izan genuen. 

Uda bikaina pasa denak eta datorren ikasturterarte!!!
















Argazki gehiago ikusgai behean:

Oihalarekin jolasten

Pilota txapelketa

AZPEITIRA IRTEERA

 Astelehenean Azpeitin izan ginen. 

Ederki pasa genuen bertako parkean jolasten, eskalatzen eta txirristatik botatzen!













2022(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

ELIKADURA OSASUNTSUA


                                                        

Dieta: Gorputzaren beharrak  asetzeko egunero hartu behar diren elikagaien multzoa da. Orekatua izan behar da osasuntsu mantenzeko.Maiatzaren 11ean LHko  ikasleok 

Raquel Pizarro eta Leire Olaberriaren bisita izan genuen eta dieta osasuntsuaren inguruan asko irakatsi ziguten.

  • Zer gosaltzen genuen galdetu ziguten,zergatik denok berdin ez dugu gosaltzen.
  • Beste herrialdeetan zer gosaltzen zuten ikusi genuen bideo baten bitartez.
  • Gosaltzeko proposamen desberdinak erakutsi zizkiguten .
  • Etiketetan fijatzeko ere esan ziguten.
  • Iragarkietan nola engainatzen gaituzten erakutsi ziguten
  • Amaren esnea janari osasuntsuena eta konpletoena zela esan ziguten.





Ekainaren 9an, HHkoek izan zuten bisita.
  • Gorputzarentzat osasuntsuuak diren eta ez direnen inguruan hitz egin ziguten.
  • Geroago, bideo bat jarri ziguten digestio aparatuaren prozesua zein den ikusteko: Zein organok hartzen duten parte, nola funtzionatzen duten eta non hasi eta bukatzen den liseriketa.
  • Bukatzeko, elikagaien sailakapen bat egin genuen:  GOMETSA BERDEAK osasungarriena adierazten zuen, HORIAK noizean behin jakekoak eta GORRIAK gutxietan jatekoak.
        
MILA ESKER RAQUEL ETA LEIRE, ASKO IKASI DUGU

2022(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

BARATZA EMANKORRA DA GUREA!

azo baratzera joan giƱen.

ZDJYBEM

(baratxuriak eta babak atera genituen)

lekuz kanpko belarrak kendu eta azkenik ura bota genuen 

ea zerbait geiago azten zaiguen

 

2022(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

IGERIKETA IKASTAROA

 

Aurreko ikasturtean ez bazen posible izan ere, aurtengoan azkenean bai!!!

LH1, 2, 3 eta 4ko ikasleak aste honetan hasi dira igeriketa ikastaroan Ordiziako igerilekuan.




ARGAZKIAK

ORENDAINEKO IRTEERA

Maiatzak 20ean lh 5-6koak Orendainera joan ginen Alegian topatuko garen ikasleak ezagutzera. 10:00etan Alegikoak eta Altzokoak etorri ziren Ostatu aldera eta Ikaztegietakoak ziztu bizian Orendainera igo ginen, urduri geundelako.

Bertan, Amezketakoak eta Abaltsizketakoak etorri ziren eta hamaiketakoa egin genuen. Gero taldeak egin eta jolas batzuk egin genituen. Jolasak egin eta gero, bazkaldu egin genuen eta LARRETAKOAK helatuak  ekarri eta jan egin genituen. Ondoren, jolasean aritu ginen eta azkenik, Ikaztegietara jeitsi ginen. 

OSO ONDO PASA GENUEN!!!




2022(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

ORDIZI ERRUGBI TALDEKOAK IKAZTEGIETAN

Maiatzean zehar Ordizi errugby taldeko jokalari batzuk etorri ziren gorputz hezkuntzako saioetan errugbyan nola jokatzen den erakustera. 2. eta 3. ziklokoak jokalari ezberdinak ezagutzeko zortea izan genuen.

Badakizue Ordiziko errugbi taldea ligako finalera iritsi dela? Igande honetan Bartzelonan finala jokatuko dute eguardiko 12:00etan.

Jarraian dituzue klasetan ateratako argazki eta bideoak.











TALDEKO ARGAZKIA

HEMEN DITUZUE IKAZTEGIETAKO 21-22 IKASTURTEKO IKASLE ETA IRAKASLEAK.

 AUPA IKAZTEGIETA!!!