UKRANIARAKO JANARI ETA MATERIAL BILKETA
Ukraniako gerrateak ondorio latzak uzten ari ditu bertako biztanleengan. Aurrekoan Sahararrei laguntzeko aukera izan genuen eta oraingoan Ukraniarrei gure aletxoa uzteko aukera izan dugu "Asociación Socio-cultural y cooperación al Desarrollo Ukrania-Euskadi" erakundearen laguntzaz. Bildutako guztia beraiek bideratuko dute Ukraniarako eta bertatik etorri diren familientzako.
Aste honetan zehar, martxoaren 14tik-18ra izan da bilketa. Benetan eskertzekoa Ikaztegieta eta Baliarrango familiek egin duzuen ekarpena.
Mila esker oraingoan ere, haundiak zarete!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina