Bilatu blogean

2021(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

AZKEN TXANPA

2020-2021 ikasturtea ez da ikasturte erraza izan, ez jakintasunarekin hasi genuen, beldur eta zalantza askorekin gainera. Baina esan beharra dugu denon lanarekin aurrera atera dela eta nola atera den gainera!
Ikasturtea bizi - bizi hasi bagenuen eta bukatzeko ez dugu erritmoa jetsi...

Irakasleek LHko ikasleei scape room bat antolatu zieten, hiru talde egin (burbujak mantenduz!) eta hiru gelatan giltzapeturik gelditu ziren! Bertatik ateratzeko hainbat proba eraman zituzten aurrera, denboraren presioari aurre eginez! Bideorik ikusi nahi? Horra hor ba! 





Ikasturte berezi honi bukaera dibertigarri bat emate aldera txangoa antolatu genuen Larraitzera. Ikasleek merezita zuten eta! Sokak gerrian lotu eta iufaaaa!!! Akabo estresa! 




Ikasturtea dagoeneko amaitu da, baina azkeneko egunak ezin zuen edonolakoa izan eta... A zer nolako talent show-a antolatu zuten 6. mailakoek! Artistaz josia dugu herria!



Eta ezin bukatu Dih, Markel, Ibai eta EƱaut zuek agurtu gabe, gure eskola txikiko ibilbidea bukatu duzue, jarrai dezazuela zuen bidea egiten! Laister arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina