Bilatu blogean

2021(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

AGUR ANA!!!

 Aurreko ostiralean, Ekainak 19, Anaren agurra ospatu genuen eskolan. Gurekin hainbeste urte igaro eta gero, agur esateko momentua iritsi da. Egindako lan guztiarengatik eskerrak ematea besterik ez zaigu falta. Izan zoriontsu eta gozatu ondo merezitako oporrak ANA!!!

Hemen dituzue egun berezi honetan ateratako argazki eta bideo batzuk.

ANARI EGINDAKO BIDEOA







AZKEN TXANPA

2020-2021 ikasturtea ez da ikasturte erraza izan, ez jakintasunarekin hasi genuen, beldur eta zalantza askorekin gainera. Baina esan beharra dugu denon lanarekin aurrera atera dela eta nola atera den gainera!
Ikasturtea bizi - bizi hasi bagenuen eta bukatzeko ez dugu erritmoa jetsi...

Irakasleek LHko ikasleei scape room bat antolatu zieten, hiru talde egin (burbujak mantenduz!) eta hiru gelatan giltzapeturik gelditu ziren! Bertatik ateratzeko hainbat proba eraman zituzten aurrera, denboraren presioari aurre eginez! Bideorik ikusi nahi? Horra hor ba! 





Ikasturte berezi honi bukaera dibertigarri bat emate aldera txangoa antolatu genuen Larraitzera. Ikasleek merezita zuten eta! Sokak gerrian lotu eta iufaaaa!!! Akabo estresa! 




Ikasturtea dagoeneko amaitu da, baina azkeneko egunak ezin zuen edonolakoa izan eta... A zer nolako talent show-a antolatu zuten 6. mailakoek! Artistaz josia dugu herria!



Eta ezin bukatu Dih, Markel, Ibai eta EƱaut zuek agurtu gabe, gure eskola txikiko ibilbidea bukatu duzue, jarrai dezazuela zuen bidea egiten! Laister arte!

2021(e)ko ekainaren 17(a), osteguna

MUSIKA EMANALDIAK

Ikasturte honetan zehar abesti eta dantza pila bat ikasi ditugu. Zuzeneko emanaldirik egiteko aukera izan ez badugu ere, gela bakoitzak egindako abestiaren bideotxo bat utziko dugu ikusgai jarraian. Artista hutsak ditugu Ikaztegietan!!


2-3 URTE (BIDEOA)


4-5 URTE (BIDEOA)


LH 1-2 (BIDEOA)


LH 3-4 (BIDEOA)


LH 5-6 (BIDEOA)


2021(e)ko ekainaren 14(a), astelehena

ZEURE BURUA ONARTU

LH1-2ko ikasleak gure ezberdintasunei buruz hitz egiten aritu gara. Imajinatzen zein aspergarria izango litzatekeen mundua denok berdinak izango bagina?

Argazkiaren azpian bideotxo bat uzten dizuegu!









2021(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

Sculpture of clay

 Thrusday 3rd june 2021

Two weeks ago we made some sculputures with clay. The teacher made two examples and the students chose one of them. We used some materials such as: clay, wooden sticks, water, paintbrushes, paint,..Then the teacher took the handcrafts to the oven to bake them. Finally, we painted them all. These are our creations: