Bilatu blogean

2021(e)ko otsailaren 14(a), igandea

OSTEGUN GIZENA 2021

Aurten ere Ostegun gizena ospatzen saiatu gara era xumeago batean baldin bada ere....

Hasteko, geletan Tinko filma ikusten bukatu, maskarak margotu, musukoak apaindu eta jolasten ibili ginen. 

Gero, kalera joan ginen txistorra eta txokolate ogitartekoa jatera eta lagunekin jolasten ibili ginen. 

Ondoren, 6. mailakoek pregoia irakurri, txupina bota eta bertsoa abestu genuen.

Hementxe daukazue 3., 4., 5. eta 6. mailakoek abestu zuten betsoaren letra. 

Doinua: ta galtzaundi


Osteguna, osteguna

Hauxe da gure eguna!


Gure eskola ez da

Batere xoxoa.

Mozorrotzen dalako

Eskola osoa.

Gosea badaukazu

Luzatu besoa

Gustora jaten degu

Beti txorixoa.


Iritsi da berriro

Ostegun gizena

Eta arratsaldean

Ospatu bai dena.

Batek maskara eta

Bestek diadema,

Ea aurten zein degun

Mozorro onena. 


Baliarraingok dute

Zezena ekarri

Buruhaundiak dira

Oso parregarri.

Bien aurretik korri

Estu eta larri,

Badaezpada gure

Aurrean ez jarri. 


Goizean goiz jeikita

Egunari ekin

Umore ona beti

Daukagu gurekin.

Musika martxosoa

Ta txarangarekin

Dantza egin daiteke

Maskarilarekin. 


Artillero

Osteguna, iritsi da

Eta ze polita den begira.


Eskolara gaur etorri

Mozorrotuta gu parregarri.

Zezena hartu, ta denak larri

Gure aurrean ez zaitez jarri. 


Bukatzeko, zazpi jauzi dantzatu genuen plazan. 

Ederki pasatu genuen!!!! Ikasle eta irakasle guztiak oso elegante etorri ginen gainera!!!

Hemen dituzue argazkiak eta hainbat bideo ikusgai. 


ARGAZKIAK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina