Bihar arratsaldeko 7tan trikiti doinuak Josu Albisu eta Amets Arteaga bikotearen eskutik!
Aristerrazu, Aiako San Pedro (Andatza) auzoan dagoen
baserri jatetxe bat da. Urrian hasita ekainera arte, igande arratsaldeak
trikiti doinuaz girotzen dituzte, 18:30etatik 21:30ak bitarte.
Andatzako Erromeri Elkarteak antolatzen dituen erromerietara gipuzkoar,
bizkaitar eta nafar asko gerturatzen dira.
Koronabirusak eragindako larrialdi egoeraren eraginez, bertan behera
geratu dira urte osoan ospatzen zituzten erromeriak. Hala ere, ohiturei
eusteko helburuarekin, streaming bidez igande arratsaldeak
alaitzen jarraitzeko asmoa dute. Aste honetako gonbidatuak Josu Albisu
eta Amets Arteaga goierritarrak izango dira. Facebookeko “Aristerrazu
zuzenean” orrian eskainiko dute emanaldia arratsaldeko 19:00etan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina