Bilatu blogean

2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

GAU BELTZA

      Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere.

      Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu. 

      Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.

      HH 4 eta 5 urtekoek ere erritual  honi jarraiki, aurpegiak margotu eta ingurukoak izutzeko prest jarri gara!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina