Bilatu blogean

2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

PANELFISARA BISITA

Panelfisa bisitatzera joan gara. Bertan, torlojuak egiten dituzte kotxeentzako. Mota desberdinetako torlojuak egiten dituzte eta lantegiko txoko guztiak erakutsi dizkigute Eneritz eta Leirek. Lehenik, lantegiaren historioa kontatu digute. Ondoren, bosteko taldeetan, produkzioa nola egiten duten ikusi dugu. Horretarako txalekoa eta kaskoa jantzi ditugu. 

A ZE ZARATA DAGOENA BERTAN!!

Bulegoak, laborategia eta biltegia ere erakutsi dizkigute. 

Eskerrik asko Panelfisako langile guztiei guri azalpen guztiak  argi emateagatik eta jarraitu  horrela lanean!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina