Beste ikasturte bat bukatu dugu eta gaurkoan emozioz beteriko eguna izan da!!!! 6. mailakoak agurtzeko eguna iritsi da eta ekintza ugari egin ditugu goizean zehar, goiza bukatzean malko asko isuri ditugu. Jarraian dituzue goizean zehar ateratako argazki eta bideoak.
Bilatu blogean
2018(e)ko ekainaren 22(a), ostirala
ESKOLAKO FESTA 2018
Ekainak 16ean ospatu genuen jaiean ekintza ugari izan genituen: pelota, dantza eta multikirolak erakustaldia. Jolasak, bazkaria, Disko festa, Magoa...
Denak elkarrekin ederki pasa genuen!!!
2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena
SASTARRAIN
Sastarrainen 2 egun pasatu ditugu. Ekintza asko egin ditugu: lantzak egin, koilareak,ogia,marrazkiak, sua .... eta izugarri ondo Ekain Txiki kobazuloan pasatu genuen. Bertara sartzeko, kaskoa eta frontala jarri ondoren, soka baten laguntzarekin aldapatxo bat igo eta kobazulo barrura sartu ginen. Gauean mitologia gaua izan genuen eta historio politak entzun genituen.
Ikusi nahi nola ibili ginen? Ba ikusi ondorengo ARGAZKIAK
2018(e)ko ekainaren 13(a), asteazkena
DONOSTIARA IRTEERA
TRENEZ ONDO JOAN GINEN.
DONOSTIA HANDIA DA.
BATZUK ERRREALEKO NIKIAK ERAMAN GENITUEN.
AHATE, ZISNE, DORTOKA TXIKI ETA INDIOILARRAK IKUSI GENITUEN.
INDIOILARRARENGANA JOAN GINEN ETA HASERRETU EGIN ZITZAIGUN.
ESKUA SARTU GENUEN URETAN. JOLASTU ETA BOKADILOAK JAN GENITUEN.
OSO ONDO PASA GENUEN.
ARGAZKIAK
TRENEZ ONDO JOAN GINEN.
DONOSTIA HANDIA DA.
BATZUK ERRREALEKO NIKIAK ERAMAN GENITUEN.
AHATE, ZISNE, DORTOKA TXIKI ETA INDIOILARRAK IKUSI GENITUEN.
INDIOILARRARENGANA JOAN GINEN ETA HASERRETU EGIN ZITZAIGUN.
ESKUA SARTU GENUEN URETAN. JOLASTU ETA BOKADILOAK JAN GENITUEN.
OSO ONDO PASA GENUEN.
ARGAZKIAK
2018(e)ko ekainaren 12(a), asteartea
ALEGIRA
ALEGIKO ARALAR INSTITUTORA BISITA
Gaur goizean Alegira joan gara bisitan. hurrengo ikasturteko eskola ezagutzera.
2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena
PANELFISARA BISITA
Panelfisa bisitatzera joan gara. Bertan, torlojuak egiten dituzte kotxeentzako. Mota desberdinetako torlojuak egiten dituzte eta lantegiko txoko guztiak erakutsi dizkigute Eneritz eta Leirek. Lehenik, lantegiaren historioa kontatu digute. Ondoren, bosteko taldeetan, produkzioa nola egiten duten ikusi dugu. Horretarako txalekoa eta kaskoa jantzi ditugu.
A ZE ZARATA DAGOENA BERTAN!!
Bulegoak, laborategia eta biltegia ere erakutsi dizkigute.
Eskerrik asko Panelfisako langile guztiei guri azalpen guztiak argi emateagatik eta jarraitu horrela lanean!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)