Bilatu blogean

2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

PI zenbakia

PI ZENBAKIA ETA ZIRKUNFERENTZIAREN LUZERA

Matematikako saioan pi zenbakia zer zen ikasi genuen. Lehenik, zirkunferentzia bat eman ziguten, taldetan banatu ginen eta talde bakoitzari soka zati bat eman ziguten. Esan ziguten zirkunferentziaren luzera nola lortu eta bakoitzak bere moduan lortzen saiatu ginen. Baina inork ez zuen lortu nahiz eta batzuk gertu ibili ginen. Azkenean irakasleek eman ziguten erantzuna. PI zenbakia behar zela esan ziguten nahiz eta guk ez genuen ezagutzen. Konturatu ginen diametroa hiru aldiz eta pixka bat gehiago neurtzen zuela zirkunferentziaren luzerak, eta horregatik PI zenbakia 3,14 neurtzen duela.
Ba al zenekiten?






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina