Korrika euskararen alde
Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da. AEK euskaltegi elkarteak
antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du
lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti
2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa
eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz
geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Aurten,
martxoaren 30etik apirilaren 9ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du
20.Korrikak. Gasteiz izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua;
Iruñea, berriz, azkena.
Ikaztegietatik, apirilak 8an pasatuko da
goizeko 4: 49etan, baina eskolan,
apirilaren 4an ospatu dugu. Korrika egin eta gero eta, indarberritzeko, hamaiketakoa hartu dugu: txokolatea eta palmeritak. Ederki sartu da!! Lagundu diguten guraso denei: mila esker!! Hamaiketako galanta!!
Eta bukatzeko...Alegiko eskola ikasleen eta irakasleen eskutik, emanaldi bikaina ikusi dugu.
Eta bukatzeko...Alegiko eskola ikasleen eta irakasleen eskutik, emanaldi bikaina ikusi dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina