Bilatu blogean

2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

NI ERE IRAKURLE!




Ipuina aukeratu eta  zer nolako tartetxo goxoa elkarbanatu dugun gu biok!





Ilusioz eta gogotsu eginiko ekintza izan dela zalantzarik ez dugu! Mozorroak, kuxinak, mantatxoak... osagarri guztien jabe egin eta hona hemen gure ipuinak entzungai.

IPUIN EDERRAK ENTZUNDAKOAK!














Adi, adi egon gara ipuin zoragarriak entzuten. 

  • Hutsunea, Anna LLenas
  • Paperezko panpintxoak, Julia Donaldson

MILA ESKER IRANTZU, TARTETXO GOXO HAU ESKAINTZEAGATIK!!




2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

NOLEGA

PRIMERAKO EMANALDIA IKASLEEK ESKAINI DUTENA!!


EDERKI EMAN DIOTE BUKAERA HIRUHILEKO HONI IKAZTEGIETAKO IKASLEEK IMANOL URBIETARI OMENALDIA EGINEZ.










INDIO ETA BAKEROAK IZAN DIRA,





EUSKARAZ BIZI  NAHI DUTENAK, 


MENDIZALEAK ETA RAN ROBER RAN EDONORA IRISTEN DIRENAK.


ZORIONAK!







2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

KORRIKA TXIKIA

     Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Aurten, martxoaren 30etik apirilaren 9ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 20.Korrikak. Gasteiz izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua; Iruñea, berriz, azkena.





     Ikaztegietatik, apirilak 8an pasatuko da goizeko  4: 49etan, baina eskolan, apirilaren 4an ospatu dugu. Korrika egin eta gero eta, indarberritzeko, hamaiketakoa hartu dugu: txokolatea eta palmeritak. Ederki sartu da!! Lagundu diguten guraso denei: mila esker!! Hamaiketako galanta!!



     

     Eta bukatzeko...Alegiko eskola ikasleen eta irakasleen eskutik, emanaldi bikaina ikusi dugu.