1. NOLA ERABAKI ZENUEN PILOTARIA IZATEA?
Beti frontoi zaharrean pilotan ibiltzen nintzen eta horrela erabaki nuen
pilotari izatea.
2. NOREKIN ENTRENATU ZENUEN?
Pilotari askorekin entrenatu dut, ez dut ondo gogoratzen.
3. ZER MODUZ DEBUTA PROFESIONALETAN ?
Oso urduri nengoen, baina ondo atera zitzaigun. Kamerak zeuden, jende
asko…
4. ZEIN PILOTARI GUSTAZTEN ZAIZU?
Titin da gehien gustatzen zaidana. Pilotari onetan fijatzen naiz.
5. ZER GUSTATZEN ZAIZU GEHIAGO AURREAN
EDO ATZEAN JOLASTEA?
Aurrean jolastea gehiago gustatzen zait, baina atzean jolasteko kontratua
egin zidaten.
6. ZEIN FRONTOI GUSTATZEN ZAIZU GEHIEN?
Beotibar pilotalekua asko gustatzen zait, baina pilotari askori Labrit
gustatzen zaie. Nik ez dut oraindik ezagutzen, asteburu honetan izango dut
partida bat han.
7. GUSTATZEN AL ZAIZU UMEAK
ENTRENATZEA?
Bai, asko. Ikaztegietan eta Alegiko pilota eskolan aritzen naiz.
8. ESKUKO MINIK IZAN AL DUZU?
Priofesionaletan nagoenetik asko zaintzen naute. Astean behin edo bitan
fisioa izaten dut eta masajeak ematen dizkidate eskuetan. Ukenduak ere eman
behar ditut partidu eta entrenamentuen ondoren. Orain asko zaindu behar ditut
eskuak.
9. ZER JATEN DUZU?
Orain arte nahi nuena jaten nuen, baina orain ezin dut. Gozo eta
litxarreriak utzi egin behar izan ditut eta elikadura osasuntsuagoa jan.
Partidua dudanean, aurretik pasta jateko esan didate.
Eñaut, Markel, Janire, Ali, Eki eta
Maia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina