Bilatu blogean

2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

Kirol topaketa. 2017ko Martxoak 10


 Talde argazki bikaina eguraldi zoragarriarekin     Argazkiak
                                                                Ekintzetan parte hartzen.
                                    Eskola guztiek elkarrekin eginiko azken itzulia.

2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

PRINTZESA ETA FUTBOLARIA


                     PRINTZESA ETA FUTBOLARIA



Astelehenean Ikaztegietako udaletxera gerturatu ginen antzerki polita bat ikustera.

Izenburua ikusita gaia jakitea erraza izan da, ezta? betiko esteriotipoak azaldu dizkigute antzezlanean.












Oso dibertigarria izan zen eta parra handiak egin genituen. 




2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

ONDO GOSALTZEAK, BADU GARRANTZIA

Eskolan elkarrekin gosaldu dugu eta bai jaki goxoak jan ere!
Ez zen ezer falta: intxaurrak, ogia, fruta, zerealak, esnea, mermelada eta olioa.






  ARGAZKIAK

2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

MARTXOAK 8,

Hainbat ekintza egin ditugu eskolan emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko.
PRINTZESAK ETA FUTBOLARIAK ANTZEZLANA



ARGAZKIAK



GUK ERE JANTZI DUGU ZERBAIT MOREA




                                                                                                                                               ARGAZKIAK





2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

BEÑAT URRETABIZKAIARI ELKARRIZKETA



1.     NOLA ERABAKI ZENUEN PILOTARIA IZATEA?
Beti frontoi zaharrean pilotan ibiltzen nintzen eta horrela erabaki nuen pilotari izatea.

2.  NOREKIN ENTRENATU ZENUEN?
Pilotari askorekin entrenatu dut, ez dut ondo gogoratzen.

3.  ZER MODUZ DEBUTA PROFESIONALETAN ?
Oso urduri nengoen, baina ondo atera zitzaigun. Kamerak zeuden, jende asko…

4.  ZEIN PILOTARI GUSTAZTEN ZAIZU?
Titin da gehien gustatzen zaidana. Pilotari onetan fijatzen naiz.

5.  ZER GUSTATZEN ZAIZU GEHIAGO AURREAN EDO ATZEAN  JOLASTEA?
Aurrean jolastea gehiago gustatzen zait, baina atzean jolasteko kontratua egin zidaten.

6.  ZEIN FRONTOI GUSTATZEN ZAIZU  GEHIEN?
Beotibar pilotalekua asko gustatzen zait, baina pilotari askori Labrit gustatzen zaie. Nik ez dut oraindik ezagutzen, asteburu honetan izango dut partida bat han.

7.  GUSTATZEN AL ZAIZU UMEAK ENTRENATZEA?
Bai, asko. Ikaztegietan eta Alegiko pilota eskolan aritzen naiz.

8.  ESKUKO MINIK IZAN AL DUZU?
Priofesionaletan nagoenetik asko zaintzen naute. Astean behin edo bitan fisioa izaten dut eta masajeak ematen dizkidate eskuetan. Ukenduak ere eman behar ditut partidu eta entrenamentuen ondoren. Orain asko zaindu behar ditut eskuak.

9.  ZER JATEN DUZU?
Orain arte nahi nuena jaten nuen, baina orain ezin dut. Gozo eta litxarreriak utzi egin behar izan ditut eta elikadura osasuntsuagoa jan. Partidua dudanean, aurretik pasta jateko esan didate.

Eñaut, Markel, Janire, Ali, Eki eta Maia.

 ESKERRIK ASKO BEÑAT!!